Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua

 

Jarraian adierazitako proiektuek ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua bete behar dute:

  • Aipatutako eranskinetan jasotako proiektuak, bai eta, zatika aurkeztuta, eranskin horietako ataletan jasotako atalaseetara iristen direnak ere, kontuan hartutako proiektu bakoitzaren magnitudeak edo dimentsioak metatuz.
  • Aipatutako eranskinetan sartzen ez diren proiektuak, natura-ondarea kontserbatzeko araudiarekin bat etorriz, zuzenean edo zeharka gune babesturen batean eragin nabarmena izan dezaketenak edo babes-araubide bat dutenak.
  • Aipatutako eranskinetako proiektuak, metodo edo produktu berriak garatu edo probatzeko soilik eta nagusiki balio dutenak, betiere proiektuaren iraupena bi urtetik gorakoa ez bada.
  • Dagoeneko baimenduta, gauzatuta edo egikaritze-prozesuan dagoen eta aipatutako eranskinetan jasota dagoen proiektu baten ezaugarrien edozein aldaketa, baldin eta, bere kabuz edo proiektu beraren beste aldaketa batzuekin batera, eranskin horietako talderen batean jasotako atalaseetara iristen bada edo honako hauek badakartza:
  1. Atmosferara egiten diren isurketen igoera esanguratsua (10/2021 Legearen I. eranskineko 4. paragrafoan ezarritako atalaseen arabera).
  2. Ibilgu publikoetara edo itsasertzera egindako isurketak nabarmen handitzea (10/2021 Legearen I. E eranskineko 5. eta 6. ataletan ezarritako atalaseen arabera, hurrenez hurren)..
  3. Hondakinen sorrera nabarmen handitzea (10/2021 Legearen I. eranskinaren 8. eta 9. paragrafoetan ezarritako atalaseen arabera).
  4. Baliabide naturalen erabilera nabarmen handitzea (uraren, jatorri naturaleko lehengaien edo energiaren kontsumorako 2172013 Legearen I. eranskinaren 3. atalean ezarritako atalasearen arabera).
  5. Natura-ondarearen kontserbazioari buruzko araudiarekin bat etorriz, gune babestuetan edo babes-araubide bat dutenetan eragina izatea (10/2021 Legearen 2.1 artikuluaren h) idatz-zatian Natura 2000 sarerako xedatutakoaren arabera).
  6. Kultura-ondarean eragin esanguratsua izatea.

 

Dagokion organo substantiboaren aldetik Gipuzkoako Foru Aldundian onarpena edo baimena jasoko duten proiektuek, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua honako tramiteek osatuko dute:

1. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera

Erakunde edo pertsona sustatzaileak, proiektua baimentzeko prozedura barruan, hori baimenduko duen organo substantiboari aurkeztu behar dio ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa hasteko eskaera, legedi sektorialak eskatzen duen dokumentazioarekin batera. Horrez gain, proiektuaren ingurumen-agiria ere aurkeztu behar du, 21/2013 Legearen 45. artikuluak ezarritako edukiarekin.

Organo substantiboak egiaztatu egingo du aurkeztutako dokumentazioaren egokitasuna, eta Jasangarritasun Departamentura bidaliko du, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua tramitatzen has dadin.

Departamentuak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera jaso duen egunetik aurrera 20 laneguneko epean, ezestea erabaki ahal izango du, dela ingurumen-arrazoiengatik bideragarritasun ezagatik, dela ingurumen-inpaktuaren azterketaren kalitate nahiko ezagatik.

2. Kontsultak eta ingurumen-inpaktuaren txostena prestatzea

Jasangarritasun Departamentuak, aurretik erasandako herri-administrazioei eta publiko interesdunari kontsulta eginda eta publiko orokorrari dokumentazioa eskura jarrita gehienez ere hilabeteko epean, ingurumen-inpaktuaren txostena prestatuko du hiru hilabeteko epean erakunde edo pertsona sustatzaileak eskaera egiten duen egunaren biharamunetik. Ingurumen-inpaktuaren txostenak bi motatako erabakiak hartu ahalko ditu 21/2013 Legearen III eranskineko irizpideak aplikatu ondoren:

  1. Proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaaren prozedura bete behar du, ingurumenaren gainean eragin adierazgarriak dituelako. Hala balitz, txosten honetan jasoko dira erakunde edo pertsona sustatzaileak prestatu beharko duen ingurumen-azterketa estrategikoaren irismeneko agiria eta egindako kontsulten emaitzak.

Hortik aurrera, tramitazioak ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari jarraituko dio -3. tramitetik 7.era-

  1. Proiektuak ez du ingurumenaren gaineko eragin adierazgarririk, ingurumen-txosten estrategikoan adierazitakoari jarraituz.

Ingurumen-inpaktuaren txostena nahitaezkoa da, eta publikoaren eskura jarriko da oro har Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez, eta honako webgunean argitaratzeko aukera ere egongo da.

 

Erakunde edo pertsona sustatzaileak Hasierako Ingurumen-Agiria prestatuko du, 21/2013 Legearen 45.1 artikuluan zehaztutako edukiak bilduz.

Dokumentazio grafiko eta kartografiko geoerreferentziatua izango du, eta azken hau, informazio geografikoko sistemen bidez erabili ahal izateko formatu batean gutxienez (*.SHP edo).

Hasierako Ingurumen-Agirian egilea edo egileak identifikatu behar dira, haien titulazioa, eta, hala badagokio, lanbide arautua adierazita. Horrez gainera, amaiera-data eta egilearen sinadura ere jaso behar dira.