Informazio lortzeko eta parte hartzeko era.

 

Interesdunei, publiko orokorrari eta administrazioei zuzendua

INFORMAZIOA ETA DOKUMENTAZIOA:

Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzak, planen ingurumen-ebaluazio estrategiko bati edo proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bati hasiera emateko eskaera jasotzen duenean, aurretiazko kontsultak hasteko iragarkia eta jasotako dokumentazioa argitaratuko ditu Gipuzkoako Ingurumenaren atari honetan (hasierako orrian -"Azken albisteak"-, eta Ingurumen ebaluazioa atalaren “Jendeaurreko informazioko planak eta proiektuak” azpiatalean), edozein pertsonak, erakundek edo elkartek komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizunak eta ekarpenak aurkezteko. 

Era berean, publiko interesdunak eta erasandako herri-adminitrazioak identifikatuko ditu, eta kontsulta-epearen hasieraren jakinarazpena eta dokumentazioa helaraziko dizkie.

EKARPERNAK AURKEZTEA:

Interesdunek edo herri-administrazioek, idazki bat zein web orri honetan eransten den  Jendeak ingurumen ebaluazioan parte hartzea izeneko inprimakia erabiliz, bere iradokizunak Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzara helaraziko dituzte prozedura hauetako baten bidez:

  • Lehentasunez, idazkia edo inprimakia bide elektronikoz erantsiz Gipuzkoako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoan.  Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako pasahitz operatibo bat edo aitortutako ziurtagiri digital bat izan behar ditu.
  • Idazkia edo inprimakia posta arruntaz Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzara bidaliz, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroan aurkeztuz (Gipuzkoa Plaza z/g. 20.004 Donostia).

Zuzendaritzak bertakotuko ditu jasotako erantzunak dagokion txostenean (irismeneko agirian, ingurumen-txosten estrategikoan edo ingurumen-inpaktuaren txostenean), eta horrekin batera bidaliko dizkio sustatzaileari kontuan izateko.

Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzaren txosten horiek ere iragarriko dira eta publiko orokorraren eskura jarriko dira Gipuzkoako Ingurumenaren atari honen hasierako orrian ("Azken albisteak") eta Ingurumen ebaluazioa ataleko “Jendeaurreko informazioko planak eta proiektuak” azpiatalean.  Ingurumen-txosten estrategikoak eta ingurumen-inpaktuaren txostenak argitaratuko dira ere Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

EPEAK:

Hauek dira erantzunak bidaltzeko epeak:

  • Planen ingurumen ebaluazio estrategikoa: hilabetea bi prozedura motetan (arruntan eta sinplifikatuan).
  • Proiektuen ingurumen ebaluazioa: hilabetea bi prozedura motetan (arruntan eta sinplifikatuan).

BILDUMA:

Era berean, Jendearen parte hartzea eta jendaurreko informazioa atal honetan, bai planen ingurumen ebaluazioa azpiatalean bai proiektuen ingurumen ebaluazioa azpiatalean, izapidetutako plan edo proiektuen erakunde edo pertsona sustatzaileak bidalitako dokumentazioa zein Ingurumeneko Zuzendaritzak egindako txostenak kontsultatu ahal izango dira.