Jarduera sailkatuak

 

Instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu aurretik, bai eta horietan gertatzen diren aldaketen aurretik ere, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I.C eranskinean jasotako jarduera sailkatuek jarduera sailkatuetarako administrazio-lizentziaren araubidea bete beharko dute nahitaez, eta udalak izango du lizentzia emateko eskumena (prozeduraren eskema).

Jarduera sailkatutzat jotzen da ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan kalteak eragin ditzakeen, kalte horiek eragiteko arriskua sor dezakeen edo pertsonei eragozpenak sor diezazkiekeen titulartasun publiko edo pribatuko jarduera oro, ingurumen-baimen integratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mende ez dagoena.

                                      NEURRI BABESLEAK ETA ZUZENTZAILEAK EZARTZEKO TXOSTENAREN ESKAERA