Gipuzkoako karbono hustulekuak

 

Basoek funtsezko zeregina betetzen dute klima aldaketa arintzeko orduan, fotosintesiaren bidez atmosferako karbono dioxidoa (CO2) xurgatzeko duten gaitasunari esker. Zuhaitzek karbono hustuleku natural gisa jarduten dute, eta gas horren kantitate handiak biltegiratzen dituzte materia organiko gisa beren biomasan eta basoko lurzoruan.  Basoetan biltegiratutako karbono kantitatea hainbat faktoreren mende dago; horien artean, honako alderdi hauek nabarmentzen dira: basoaren adina, dentsitatea eta egitura, zuhaitz eta zuhaixka espezieen osaera, eta baso lurzoruaren ezaugarriak. 

Gipuzkoa nagusiki baso lurraldea da; izan ere, basoek 121.923 ha hartzen dituzte, lurralde historikoaren azaleraren % 62, gutxi gorabehera. Zenbait lan egin dira baso masetan biltegiratutako karbonoa balioesteko, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Gipuzkoako Lurralde Historikoan, eta basoen kudeaketan hobekuntzak proposatzeko, karbonoa xurgatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna areagotze aldera.

Lan horietako batzuetan erabilitako metodologia oinarri hartuta –ikus erantsitako memoria eta dokumentazioa–, Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak mapa bat prestatu du, lurralde historikoko basoetan biltegiratutako karbonoaren zenbatespena islatzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Baso Mapa erreferentziatzat hartuta. Kalkulu hori unada bakoitzean nagusi den zuhaitz espeziearen karbono biltegiratzearen datuetatik abiatuta egin da, biomasan zein lurzoruan biltegiratutako karbono kopurua desberdina izaten baita espezie motaren arabera. Metodologia horrek mugak baditu ere, ez dituelako kontuan hartzen karbono edukieran eragina duten parametro asko, aukera ematen du biltegiratutako karbonoaren zenbatespen azkarra eta nahiko erraza egiteko, eta, klima aldaketaren aldeko borrokan ematen dituzten zerbitzu ekosistemikoak kontuan izanda, garrantzitsuenak izan daitezkeen masak eta unadak identifikatzeko. 
 

Hautatu udalerri bat bere datuak ikusteko

X
Ibilbideak
 
Orain
Mapa Grisa
Mapa
Mapa Grisa
Orain