Gipuzkoako Klima Aldaketaren Aurkako Borroka Estrategia 2050

 

Klima-aldaketa mende honetako ingurumen-erronka nagusia da, eta etorkizuneko aurreikuspenak nazioartean hartzen diren erabakien eta bide-orrien araberakoak badira ere, horiekin batera tokiko konpromisoak eta neurriak hartu behar dira.

Garapen hipokarbonikoaren eredu baterako trantsizioan eta klima-aldaketaren mehatxua murrizten laguntzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, maiatzaren 29ko 18/2018 Foru Dekretuaren bidez, 2050erako Klima Aldaketaren Aurka Borrokatzeko Gipuzkoako Estrategia (Gipuzkoa Klima 2050) onartu zuen, eta Jasangarritasun departamentuari esleitu zizkion jarduera nagusiak garatzeko, koordinatzeko eta antolatzeko funtzioak, prozesuari egonkortasuna emanez.

Klima 2050 estrategia gobernantza klimatikorako tresna gisa sortu da, departamentuen arteko eta erakundeen arteko zeharkako politikak jasooz, Gipuzkoara jarduera-esparru koordinatu bat eramaten du, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko eta horietara egokitzeko tokiko neurriak biltuz.

Gipuzkoa Klima 2050, Euskadiko Klima Aldaketaren Estrategiarekin (Klima 2050) lerrokatuta  dago, 9 xede, 36 ildo estrategiko eta 99 ekintzatan egituratzen da.

Xedeek, Eusko Jaurlaritzaren politikarekin bat etorriz, 2050. urterako denbora muga dute; aldiz, ildo estrategikoek eta horiei dagozkien ekintzek 2030erako denbora muga dute.

  • 1.1. Jasangarritasun Energetikoaren Estrategia eta Gipuzkoako Energia Behatokia garatzea.
  • 1.2. Energia-ereduaren aldaketa sustatzea udalerri eta eskualdeetan.
  • 1.3. Autokontsumorako energia berriztagarriaren sorkuntza banatua sustatzea: lurraldearen potentzialen analisia eta bertan aplika daitezkeen ereduak lortzea.
  • 1.4. Familia eta jarduera ekonomikoen esparruan aurreztea eta efizientzia energetikoa sustatzea.
  • 1.5. Hirigintza eta eraikingintzan efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriak sustatzea.
  • 1.6. Energia-eredu aldaketara zuzendutako tokian-tokiko ehun ekonomiko berritzailea sustatzea.

  • 2.1. Gipuzkoan BEG isurpen urriko mugikortasun plan integral bat sortzea.
  • 2.2. Mugikortasun ez motorduna sustatzea.
  • 2.3. Garraio publikoaren kudeaketa-sistemak eta intermodalidatea hobetzea.
  • 2.4. Pertsonen eguneroko mugikortasunari buruzko eskarien kudeaketaren efizientzia sustatzea.
  • 2.5. Erregai fosilen ordez energia alternatiboak darabiltzaten ibilgailuetarako trantsizioan ekarpenak egitea.

    ​​​​​​​

  • 3.1. Klima-aldaketa lurralde- eta hiri-antolamenduan integratzea.
  • 3.2. Gipuzkoan azpiegitura sare berde bat sustatzea eta lurraldea iritsi-errazagoa egitea.
  • 3.3. Klima-aldaketa hondartzen, itsasadar eta dunen kudeaketan integratzea.

  • 4.1. Basoen egitura- eta funtzio-aniztasuna hobetzea.
  • 4.2. Klima-aldaketaren aurrean ahulak diren habitat eta espezieak babestu eta jarraitzea.
  • 4.3. Ibaiertzeko ekosistemak lehengoratu eta uztartzea.
  • 4.4. Akuiferoak babestu eta zaintzea: iturburuak eta errekarga-eremuak.

  • 5.1. Klima-aldaketak nekazaritza-sektorean duen inpaktuaren jarraipena egitea eta adaptazioa ahalbidetuko duten neurriak martxan jartzea.
  • 5.2. Gipuzkoako nekazaritza-ustiaketak eta beren produktuen tokiko salmenta babestea.
  • 5.3. Inpaktu baxua duten nekazaritza eta basozaintzako praktiken alde egitea eta sektoreak karbono-isurleku lana egiteko duen gaitasuna hobetzea.
  • 5.4. Aurreikusitako agertokietara moldatzea basoetako suteak itzaltzeko baliabide eta prozedurak.

  • 6.1. Hiri-hondakinen kudeaketarako plangintza eta Gipuzkoako Hiri Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketarako Behatokia garatzea.
  • 6.2. Hiri-hondakinen prebentzioa, berrerabilpena eta gaikako bilketa sustatzea.
  • 6.3. Ekonomia zirkularra sustatzea.
  • 6.4. Hiri-hondakinen kudeaketaren inguruko informazioa, sentsibilizazioa eta komunikazioa sustatzea.

  • 7.1. BEG isurpenen monitorizazioa eta jarraipena.
  • 7.2. Arriskuen kartografia, modelizazioa eta monitorizazioa eguneratu eta hobetzea.
  • 7.3. Klima-aldaketak lurraldean duen eraginaren monitorizazioa eta jarraipena.
  • 7.4. Ur-hornidura bermatzea eta azpiegitura hidraulikoak klima-aldaketara egokitzea.
  • 7.5. Klima-aldaketari aurre egiteko plan integral bat definitzea.

  • 8.1. Klima-aldaketaren inguruko berrikuntzari eta dibulgazioari babesa ematea.
  • 8.2. Klima-aldaketari buruzko jakintza zientifikoa handitu eta zabaltzeko babesa ematea.

  • 9.1. Isurpenik gabeko sektore publikoaren bila Gipuzkoan.
  • 9.2. Gipuzkoan klima-aldaketari egokitutako gobernantza-eredu bat garatzea.
  • 9.3. Klima-aldaketari buruzko hezkuntza- eta komunikazio-plan bat garatzea.
  • 9.4. Hedabide eta sare sozialei zuzendutako GKAABEren komunikazio-estrategia bat definitu eta garatzea.

 

Ezarritako helburuei dagokienez, Gipuzkoa bat dator Europako araudian eta araudi autonomikoan jasotako helburuekin, eta 2030ean berotegi-efektuko gasen guztizko isuriak gutxienez % 45 murriztea eta 2050ean neutraltasuna lortzea onartzen du.

 

 

Jarraian, Gipuzkoa Klima 2050 estrategia kontsultatu daiteke, bi formatutan.

Bestalde, Estrategiaren eta klima-aldaketaren jarraipen-sistema bat definitu da, hainbat adierazle-mota oinarri hartuta:

  • Klima aldaketa arintzeko adierazleak: ahalbidetzen dute lurraldeko BEG emisioen murrizketa edo gehikuntza ezagutzea.
  • Klima adierazleak: adierazle multzo honek ahalbidetzen du Gipuzkoako klimaren aldaketa epe luzera neurtzea.
  • Klima arriskuaren adierazleak: informazioa ematen dute klima mehatxuek Gipuzkoaren gainean dituzten inpaktuei buruz eta Lurralde Historikoaren erresilientzia mailari buruz.
  • Estrategiaren kudeaketa eta egikaritze adierazleak: markatzen dute zenbateraino garatu diren estrategiaren ekintzak; eta ondorioz, lerroak eta helburuak. Kategoria horien bitartez ebaluatzen da ea lerroak eta helburuak beren xedeak betetzen ari diren; beraz, adierazle bakoitzak helburu jakin bat deskribatzen du.

Adierazle-multzo horien jarraipenean oinarrituta ezarritako azterketa- eta ebaluazio-planoak txosten hauetan gauzatzen dira:

1.- Gipuzkoako berotegi-efektuko gasen emisioen banaketari eta bilakaerari buruzko urteko txostena, Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioak egina, IHOBEk, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, egiten duen berotegi-efektuko gasen urteko inbentarioko datuetan oinarrituta.

Euskadiko berotegi-efektuko gasen emisioen inbentarioak IHOBEren webgunean eskuragarri daude.


2.-Klima-aldaketaren inpaktuari eta harekiko kalteberatasunari buruzko txostena, Naturklima Fundazioak egina.

   3. Estrategiaren gauzatze mailaren inguruko txostena, Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritzak  egina.