Klima Bai!

Klima aldaketa da mende honetako ingurumen-erronka nagusia. Etorkizuna, nazioartean, nazioan, autonomia-erkidegoan eta tokian-tokian hartuko diren erabaki eta ibilbide-orrien mende egongo bada ere, neurri horiek bidelagun izan behar dituzte eskala desberdinetan garatzen diren arintze eta egokitzapen ekintzak.


 Klima aldaketari aurre egiteko neurriak eraginkortasunez ezartzeko, beharrezkoa da, besteak beste, gizartearen parte-hartze aktiboa. Horretarako, beharrezkoa da aldizka arazoari buruzko informazioa ematea, batetik, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sortzeko, eta, bestetik, erantzun aktiboa bultzatzeko, egungo ohiturak iraunkortasunaren ildotik aldatzeko. Hala, Klima Bai! ekimena sortu da, modu antolatuan eta gidatuan ekintza txikiak, erronka gisa, sustatu nahi duena, eguneroko ohiturak aldatzeko honako esparru hauetan: energiaren, elikaduraren, jantzien eta uraren erosketa eta kontsumo arduratsua; ekonomia zirkularra etxebizitzetan; mugikortasun jasangarria eta natura.


Klima Bai! egitasmoa lehiaketa moduan plazaratu da, edizio bakoitzean gizarte talde bati bideratuta egonik.