Lehiaketaren oinarriak

Klima Bai! lehiaketa arautzen duten oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.


Jarraian, lehiaketa arautzen duten oinarrien alderdi garrantzitsuenak azaltzen dira. Informazio zehatza nahi izanez gero, oinarri arautzaileak kontsulta daitezke.

 


Lehiaketaren objektua

Klima Bai! lehiaketak  ekintza zuzen eta neurgarri txikien kate bat sustatu nahi du, jasangarritasunaren eta erresilientziaren bidetik ohiturak aldatzea eragiteko. Halaber, klimaren arloan eragina duten eguneroko jarrerak eta ohiturak aldatzea eragozten duten oztopoak aztertu eta ezagutuko dira.

Lehiaketan Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek parte hartuko dute, eta bertako biztanleek ere parte hartu beharko dute.

Biztanleek, familiatan egituratuta, lehiaketan parte hartuko dute horretarako, izena emateko epea amaitzean, gaituko diren Klima Bai! App eta web plataformaren bitartez.

Lehiaketan zehar, familiek proposatuko zaizkien hainbat erronkei erantzun ahalko diete: energia, elikagai, ehun-gaia eta uraren  kontsumo arduratsua; ekonomia zirkularra etxean; mugikortasun jasangarria eta natura.  Familiek parte hartzeko prozedura oinarri arautzaileen I.I. eranskinean zehazten da.

Familia bakoitzak gai bakoitzean aukeratzen dituen erronkei erantzun ahala, puntuak pilatzen joango da.

Familia bakoitzak pilatzen dituen puntuak dagokien udalerriaren arabera taldekatuko dira, eta (6. oinarrian ezarritakoaren arabera), puntuazio handiena lortzen duten udalerriei sariak emango zaizkie.

 

Entitate lehiakideen eta familia partaideen betebeharrak
1.- Udalak

Parte hartzen duten erakundeek (udalek) 3. oinarrian ezarritakoa bete beharko dute. Betebehar desberdinen artean, nabarmendu behar da udalek, izena emateko epea amaitzen den egunean, I.II. eranskinean ezarritakoaren arabera alta emandako familien gutxieneko kopurua lortu beharko dutela.

 

2.- Familiak

Familiatan egituratutako biztanleek alta eman beharko dute horretarako prestatutako inprimakia betez, eta lehiaketaren garapenean berariaz prestatutako APP eta/edo Klima Bai! web plataformaren bidez parte hartuko dute. Adierazitako tresna horiek izen-emateko epea amaitu ondoren gaituko dira.

 

Lehiaketan izena ematea
1.- Udalak
Udalek Internet bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko da (https://www.egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuta eta eskatutako informazioa beteta, inprimaki espezifikoaren arabera.
Udalek izena emateko sarbidea

 

2.- Familiak
Biztanleek, familiatan egituratuta, lehiaketan parte hartuko dute berariaz prestatutako inprimakia betez eta lehiaketan parte hartuz, berariaz prestatutako Klima Bai! APP eta/edo web plataforma erabiliz.
Familia bakoitzeko alta bakarra formalizatu ahal izango da, eta izen-ematea egiten duen pertsona izango da familiaren ordezkaria lehiaketan zehar.
Lehiaketan proposatzen diren erronkak betetzea borondatezkoa da.

Familiek izena emateko sarbidea

 

 Izena emateko epea.
Udalek eta familiek izena emateko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epea 2021eko urriaren 15ean amaituko da.
 

Izena emateko epearen barruan alta eman ez duten familien parte-hartzea
Izena emateko epea amaituta lehiaketan parte hartu nahi duten familiek APP edota Klima Bai! Web plataformaren bidez parte hartu ahal izango dute. Hala ere, pilatzen dituzten puntuazioak ez dira kontuan hartuko sariak emateko.