Lehiaketaren edukiak

Klima Bai! lehiaketak  ekintza zuzen eta neurgarri txikien kate bat sustatu nahi du, jasangarritasunaren eta erresilientziaren bidetik ohiturak aldatzea eragiteko. Halaber, klimaren arloan eragina duten eguneroko jarrerak eta ohiturak aldatzea eragozten duten oztopoak aztertu eta ezagutuko dira

Horretarako, lehiaketan zehar, gure ohiturek klima-aldaketan duten eragina azalduko da, alternatiba jasangarriagoak proposatuko dira eta, parte hartzen duten familiei, ohituren aldaketa hori eragin nahi duten erronkak plazaratuko zaizkie.

Lehiaketa, Google Play eta Apple Store-n eskuragarri dagoen Klima Bai! aplikazioaren bidez eta/edo Klima Bai! Web plataformaren bidez jarraitu ahalko da.


Lehiaketa 3 esparrutan eta 7 gai-multzotan egituratuta egongo da:
1.    Etxea.
        + Erosketa eta kontsumo arduratsua:
           1. Energia.
           2. Elikagaiak.
           3. Ehuna.
           4. Ura.
       + Ekonomia zirkularra etxean:
           5. Hondakinen hierarkia.


2.    Mugikortasuna.
           6. Mugikortasun jasangarria.


3.    Natura.
           7. Biodibertsitatea.


Gai-multzoak pixkanaka aktibatuko da. Gai-multzo bakoitza 3 eta 7 aste bitarteko epean garatuko da.

Behin gai-multzo bakoitza aktibatuta, honela egituratuta egongo da:


1. Hasierako prestakuntza.
Gai-multzo bakoitzaren hasieran,  on-line bidezko, prestakuntza tailer bat emango da. Tailer horretan, testuinguruan jarriko da gai bakoitzak klima aldaketan duen eragina, aditzera emango da eguneroko ohiturek klimaren arloan duten eragina eta azalduko dira ohitura jasangarriagoetarako aldaketa ekarriko duten aukerak.
Tailerra ordu beteko iraupena izango du gutxi gorabehera eta grabatua izango denez, familiek eskura izango dute, edozein unetan jarraitu ahal izateko.
Gai multzo bakoitzeko bi tailer izango dira, bat euskaraz eta bestea gazteleraz.


2. Aurretiko ebaluazioa.
Hasierako prestakuntzaren ondoren, familiek, galdetegi sinple baten bidez, beren ezagutza orokorrei eta kontsumo ohiturei buruzko hasierako ebaluazioa egingo dute, beren abiapuntuko egoera zein den jakiteko.
Galdetegiaren bitartez familiek puntuak eskuratu ahalko dituzte.

3. Erronkak hautatzea eta garatzea.
Azkenik, gai-multzo bakoitzean 10 erronka proposatuko dira. Erronka horien helburua izango da familiek zuzeneko ekintza neurgarri txikiak egitea, euren erosketa eta kontsumoko ereduetan, hondakinak sortzeko ereduetan, joan-etorriak egiteko moduetan eta abarretan aldaketak eragin ditzaten.
Erronkak aukeratzea eta garatzea borondatezkoa izango da.  Familia bakoitzak egin nahi dituen erronkak aukeratuko ditu eta erronka horiek garatzeko epe bat ezarriko du ere.


Jarraian, gai-multzoen araberako erronkak eta parte hartzen duten familiek metatu ahal izango dituzten puntuazioak adierazten dira.

Lehiaketa gutxi gorabehera 6 hilabetez egingo da, izena emateko epea amaitzen den egunetik aurrera (urria 2021  – martxoa 2022).