FAQ'

Zer da Klima Bai!?

Klima Bai! lehiaketa bat da eta helburua du klima aldaketaren aurka borrokatzeko ekintza txikiak bultzatzea (zuzenak eta neurgarriak), Gipuzkoako etxeetan ohiturak aldatuz.

 

Zer alde dago udalerrien eta familien partaidetzaren artean?

Klima Bai! lehiaketan udalerriek lehiatuko dira. Lehiatu ahal izateko gutxieneko familia (partaide) kopurua  lortu beharko dute lehiaketaren hasieran:
•    200 familia-etxebizitza baino gutxiagoko udalerriak: izena emandako 6 familia gutxienez
•    201 eta 500 familia-etxebizitza arteko udalerriak: izena emandako 8 familia  gutxienez
•    501 eta 1.000 familia-etxebizitza arteko udalerriak: izena emandako 12 familia gutxienez
•    1.001 eta 5.000 familia-etxebizitza arteko udalerriak: izena emandako 25 familia gutxienez
•    5.001 eta 10.000 familia-etxebizitza arteko udalerriak: izena emandako 30 familia gutxienez
•    10.001 familia-etxebizitza baino gehiagoko udalerriak: izena emandako 35 familia gutxienez

Familiatan egituratuta, biztanleriak Klima Bai! APParen eta web plataformaren bidez hartuko du parte lehiaketan, eta honako gai hauen inguruko hainbat erronkari erantzun beharko diete: energiaren, elikagaien, ehun-gaiak eta uraren kontsumo arduratsua; ekonomia zirkularra etxebizitzetan; mugikortasun jasangarria eta natura. Familia bakoitza puntuak pilatzen joango da, gai bakoitzean borondatez aukeratzen dituen erronkei erantzun ahala.

Familia bakoitzak pilatzen dituen puntuak multzokatu egingo dira dagokien udalerriaren mailan, eta puntuazio altuena lortzen duten udalerriek jasoko dituzte lehiaketan aurreikusitako sariak.

 

Zein gai mota sartzen dira lehiaketan?
Lehiaketa 3 esparrutan eta 7 gai multzotan egituratuta egongo da:


ETXEA
 + EROSKETA ETA KONTSUMO ARDURATSUA
    1. Energia (argiztapena, isolamendu termikoa, etxetresna elektrikoak)
    2. Elikadura (xahuketa, 0 km eta sasoiko produktua)
    3. Ehun-gaiak (kontsumoa)
    4. Ura
 + EKONOMIA ZIRKULARRA ETXEAN
    5. Hondakinen hierarkia


MUGIKORTASUNA
    6.  Mugikortasun jasangarria (gidatze eraginkorra, garraio publikoa eta mugikortasun alternatiboa)


NATURA
    7.  Biodibertsitatea / Espezie inbaditzaileak

 

Zer eduki aurkituko dut gai multzo bakoitzean?
Hasierako eta borondatezko prestakuntza bat egingo da online prestakuntza tailer baten bidez. Bertan, testuinguruan jarriko da gai multzo bakoitzak klima aldaketan duen eragina, eguneroko ohiturek kliman duten eragina azalduko da eta ohitura jasangarriagoetarako aldaketa ekarriko duten alternatibak erakutsiko dira.


Prestakuntzaren ondoren, ebaluazio bat egingo da, galdetegi sinple baten bidez. Ezagutza orokorrei eta kontsumo ohiturei buruzkoa izango da, eta balioko du parte hartzaile bakoitzaren abiapuntuko egoeraren berri izateko.


Hasierako galdetegiari erantzun ondoren, gai eremu bakoitzean 10 erronka egongo dira eskuragarri, eta horiek gauzatu beharko dituzte parte hartzaileek. Erronka horiek aldaketak eragin nahi dituzte eguneroko erosketa- eta kontsumo-ohituretan, hondakinen sorkuntzan, joan-etorriak egiteko moduetan, etab. Zein erronka hautatu eta garatu borondatezkoa izango da, eta parte hartzaileak puntuak pilatzen joango dira horiek bete ahala.

 

Nork irabaz dezake Klima Bai! lehiaketa?
Parte hartzen duten familien puntuak multzokatu egingo dira dagokien udalerriaren arabera. Beraz, irabazlea izango da puntu gehien lortzen dituzten familiak dituen udalerria.

 

Zer sari daude?
Hiru sari bereizgarri ezarri dira proiektua amaitzean puntuaziorik altuena duten hiru udalerrientzat.
•    Lehen saria: 40.000 €, udalak udalerrian inbertitu dezan
•    Bigarren saria: 20.000 €, udalak udalerrian inbertitu dezan
•    Hirugarren saria: 10.000 €, udalak udalerrian inbertitu dezan

 

Badago saririk parte hartzen duten familientzat?
Sariak prestatzen ari gara ohiturak gehien aldatzea eta hobetzea lortzen duten eta klimarekiko konpromiso handiena frogatzen duten familientzat.  Laster emango dizuegu horien berri!

 

Eman al dezakete izena banaka etxe berean bizi diren pertsonek?
Klima Bai! lehiaketaren plataforman izena eman eta parte hartu dezaketenak familiak edo etxebizitzak dira. Hala ere, ohitura aldaketa denez helburua, zenbat eta pertsona gehiago kontzientziatu eta zenbat eta gehiagok aplikatu neurriak klima aldaketaren aurka borrokatzeko, hobe.

 

Nola eman dezaket izena?

Familiek eta udalerriek inprimaki desberdinak bete beharko dituzte lehiaketan izena emateko.

 >>Familiek izena emateko sarbidea

>> Udalek izena emateko sarbidea

Behin izena emanda eta izena emateko epea amaitu ondoren, posta elektroniko bidez jakinaraziko zaizu noiz hasiko den lehiaketa eta nola deskargatu APPa.

 

Nola jakin dezaket nire udalerriak lortu ote duen lehiaketan parte hartzeko behar den gutxieneko familen partaidetza?
Izena emateko epea amaitu ondoren, jakinaraziko dizugu zure udalerria iritsi den izena emandako gutxieneko familia kopurura. Jakinarazpena izena emateko erabili zenuen posta elektronikora iritsiko zaizu.

 

Parte hartu al dezaket  nire udalerria ez bada iristen izena emandako gutxieneko familia kopurura?
Bai. Zure udalerria ez bada iristen izena emandako familien gutxienekora, ez kezkatu; lehiaketan normaltasunez parte hartu ahal izango duzu. Hala ere, lortzen dituzun puntuak ez dira kontuan hartuko udalerriei zuzendutako sariak banatzeko orduan.

 

Noiz eman dezaket izena?
Izen emate epea 2021eko irailaren 16an hasi eta urriaren 15ean amaituko da.

 

Zenbat denbora daukat ekintzak abian jartzeko?

Gai multzo bakoitza 3 eta 7 aste bitarteko aldi batean garatuko da, eta parte hartzaile bakoitzak ezarri ahal izango du erronka bakoitza gauzatzeko epea.

 

Zer egin, baldin eta ekintzei edo horien inplementazioari buruzko zalantzak baditut?
Lehiaketan zehar, klimabai@gipuzkoa.eus helbide elektronikoa egongo da gaituta sor daitekeen edozein premiari erantzuteko.