Udalerriak 2021 - 2022 edizioa

Klima Bai! lehiaketa 2021eko urriaren 25etik 2022ko martxoaren 8ra bitartean garatu da, 421 familien eta 1.271 pertsonen partehartzearekin.


Lehiaketan zehar, familiek arlo hauetan proposatutako hainbat erronkei erantzun diete: energiaren, elikagaien, ehungintzako materialaren eta uraren erosketa eta kontsumo arduratsua; Ekonomia zirkularra etxean; Mugikortasun iraunkorra eta Natura.


Familia bakoitzak planteatutako erronkei erantzun ahala, puntuak metatu ditu, eta lehiaketa amaitzean, lehiaketa arautzen duten oinarrien 6. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebaluazio Batzordeak udalek lortutako puntuak multzokatu eta horiek lortutako puntuazioak alderatu ditu.
Aurreko guztia oinarri hartuta, azken puntuaziotik ateratzen den lehentasun-hurrenkerari jarraituz, honako hauek izan dira lehiaketan aurreikusitako sariak irabazi dituzten udalerriak:

 

  • 40.000 €-ko lehen saria Baliarrain udalerriarentzat.
  • 20.000 €-ko bigarren saria Orexako udalerriarentzat.
  • 10.000 €-ko hirugarren saria Larraulgo udalerriarentzat.

Sari banaketa ekitaldia. 2022/04/27