Neurri babesleen eta zuzentzaileen txostena

 

Jarduera-lizentzia emateko prozedurak barne hartzen du ingurumen-arloko neurri babesleak eta zuzentzaileak ezartzeko txostena. Txosten hori nahitaezkoa eta loteslea izango da.

Txosten hori egiteari dagokionez, hau ezartzen du 10/2021 Legeak:

  • 10.000 biztanletik beherako udalerriek berau eskatu beharko diote Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari.
  • 10.000 biztanle edo gehiagoko udalerriek aipatutako txostena eskatu ahal izango diote Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari, edo haiek finkatu ahal izango dituzte jarduera sailkatuaren lizentzia behar duen jardueraren edo instalazioaren ingurumen-neurri babesleak eta zuzentzaileak.

Jarduerak edo instalazioak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua behar badu, ez da beharrezkoa izango txosten hori, eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenak edo ingurumen-inpaktuaren txostenak ordezkatuko du.

Prozedura osoa elektronikoki izapidetuko da, aplikazio honen bidez:

                                       NEURRI BABESLEAK ETA ZUZENTZAILEAK EZARTZEKO TXOSTENAREN ESKAERA