Gure Lurra 7, Sembrando Futuro

Azaroak 14 - Kursaal (Donostia)

Gure Lurra Sembrando Futuro kongresuaren helburua gizartea kontzientziatzea eta lehen sektorearen nortasuna indartzea da,

sektoreko eragileen lana eta gizarteari egiten dioten ekarpena balioetsiz, landa eta hiria elkartzeko gune baten bidez.
Aurten, inoiz baino gehiago, Lurrari eman nahi diogu garrantzia, baserritarrek egunero lantzen duten Lurra produktuak eskuragarri izateko, gure onurarentzat zaindu eta mantentzen duten Lurra. Lurra baita gure altxorra.
Baserritarrak gure ingurumenaren zaindariak dira, hortaz, balioan jarri behar dugu egunero egiten duten lana eta esfortzua kontsumitzen ditugun bertako produktuak eta gozatzen dugun ingurumen zaindua eskuragarri izaten laguntzen digutelako.

ORDUTEGIA

  • 09:15

    Irekiera bideoa.

    Itxi
  • 09:30

    Kongresuaren hasiera - Eider Mendoza – Gipuzkoako Diputatu Nagusia.

    Itxi
  • 09:45 - 10:30

    Hitzaldia: Ilusioaren indarra – Jorge Blass.

    Jorge Blass, XXI. mendeko ilusionista eta magoa.  Ilusioak proiektuak eta pertsonak mugiarazteko orduan duen indarraz mintzatuko da hitzaldian, eta gauzei bestela begiratzeko adibideak emango dizkigu. Hori guztia magiaren eta ilusioaren bitartez.

    Itxi
  • 10:30 - 11:00

    Mahai-ingurua: Bizitza-aldaketen istorioak.

    Eraldaketa pertsonalen istorioak partekatuko dira. Lehen sektorean jarduteko bizitza nola eta zergatik aldatu zuten kontatuko digute parte-hartzaileek, eta, gainera, bide zirraragarri horretan izandako esperientzien berri emango digute.
    · Iker Uranga – Ingeniari agronomoa eta eskalatzailea.
    · Iker Izeta - Elkano 1 gaztagune.
    · Felix San Sebastián – Sagar-ekoizlea eta Euskal Sagardoako kidea.
    · Aimar Garmendia – Gazteneko kidea.
    · Amaia Garmendia – Mendiko gazta.

    Itxi
  • 11:00 - 11:30

    Elkarrizketa: Gure kultura, mugarik gabe – Mike Bidart.

    Kalifornian jaiotako euskal abokatu nabarmena. AEBra egin dugun bisitan, bertatik bertara ikusi dugu nola eutsi dien Mikek bere euskal erroei, eta nola eman dituen ezagutzera. Bere identitateari eta kulturari eutsi die sorterritik urrun egon arren. Gainera, orain bere semeak zuzentzen duen behi-ustiategia ezagutu dugu.

    Itxi
  • 11:30 - 12:00

    Kafea hartzeko atsedenaldia.

    Itxi
  • 12:00 - 12:15

    Bideoa: Biodibertsitatea eta gure ingurua kontserbatzea.

    Itxi
  • 12:15 - 12:30

    Mahai-ingurua: Gure ingurua, gure ongizatea. 

    Gure ingurua zaintzen badugu, biodibertsitatea zainduko dugu, eta, gainera, gure bizi-kalitatea hobetuko dugu eta gure ongizate fisiko eta emozionala orekatuko dugu. Naturarekin lotuta egotea onuragarria da gure osasunerako, eta Gipuzkoan egiten ari dira jada hori frogatzen duten jarduerak; tartean, baso-bainuak. Beraz, basoak zaindu behar ditugu etorkizun osasungarria bermatu nahi badugu.
    · Amaia Agote – Pagoetako arreta.
    · Yolanda Ibarloza - Baso-bainuen zerbitzuaren erabiltzailea.

    Itxi
  • 12:30 - 13:15

    Hitzaldia: Araceli Segarra.

    Araceli Segarra Everest mendiaren gailurrera heldu den lehen emakume espainiarra da. 1996an lortu zuen. Mendi itzel bat igotzearen —bere kasuan, Everest— eta lehen sektoreko agenteek egunero aurrez aurre dituzten erronken arteko zenbait parekotasun azalduko dizkigu. Etengabeko ahalegina, iraunkortasuna eta egokitzeko gaitasuna ezinbesteko elementuak dira bai altueretan, bai gure nekazari, abeltzain eta basozainek ingurua zaintzeko eta kalitatezko produktuak sortzeko egiten duten lanean.

    Itxi
  • 13:15 - 13:30

    Mahai-ingurua: Lehen sektorea, hiri- eta landa-hezkuntzan.

    · Ane Gartziandia: Artzain Eskola irakaslea.
    · Agurtzane Gabiria: Artzain Eskolako ikasle ohia.
    · Joseba Alkiza: Santo Tomás Lizeoko irakaslea eta zuzendaria.

    Itxi
  • 13:30 - 13:45

    Elkarrizketa: Ion Areitio – Mugarrieta ganadutegia. Ekintzailetza: sektorerako aukera bat.

    Honako honetan, Ion elkarrizketatuko dugu. Ionek aitonaren ustiategiaren agintea hartu zuen eta, urteekin, etengabeko hobekuntzak ezarri ditu. Ionek, sare sozialetan, bere bizitzaren berri ematen du eta sektorean egiten duen lana benetako bizi-estilo gisa aurkezten du.

    Itxi
  • 13:45 - 14:15

    Mahai-ingurua: Baserritarrak, gure lurreko ekintzaileak.

    Lehen sektoreko zenbait eragile izango ditugu gurekin, eta beren esperientzien eta beren ametsak egia bihurtzeko urratu duten bidearen berri emango digute.
    · Inaxio Arin – Balerdipeko Erleak.
    · Uxue Artola - Loidi baserria.
    · Mikel Irizar  – Lizardi baserria.
    · Asier Lizeaga  – Lizeaga sagardotegia.
    · Eñaut Sala – Iztueta baserria.

    Itxi
  • 14:15 - 14:30

    Amaiera.

    Itxi
Ate irekiera eta akreditazioa 8:45etik aurrera.

Izen-ematea

Participantes

Hizlariak

  • LBS (London Businees School)

    Andrés Rodríguez-Pose

    LBS (London Businees School)

    Geografia Ekonomikoaren arloko akademiko ospetsua da, eta gaur egun, Asturiasko Printzesa Katedra betetzen du London School of Economics-en (LSE). Gainera, Cañada Blanch Centreko zuzendaria da London School of Economics-en bertan, eta erakunde bereko Geografia eta Ingurumen Departamentuko burua izan da. Nazioartean, Europar Batasunaren kohesio-politikaren etorkizunari buruzko Goi Mailako Taldearen buru da, eta 2027tik aurrerako aldirako funtsezko politika horren jarraibideak diseinatzeaz arduratzen da. Geografiak hazkunde ekonomikoan eta gizarte-kohesioan duen zereginari buruzko ikuspegi bereziko bere lanak eragin handia izan du eskualde-garapeneko eta politika publikoetako arloetan.

    LinkedIn
    london.edu

  • Columbus Venture Partners

    Javier García Cogorro

    Columbus Venture Partners

    Gaixotasun ultra arraroentzako terapia aurreratuak garatzen dituen Columbus Venture Partners fundazioaren bazkide sortzailea eta idazkaria da. Aurretik, 25 urtez lan egin zuen Eli Lilly and Company-n, non hainbat kargu exekutibo bete zituen, eta, 2013tik, sektore biofarmazeutikoan arrisku-kapitalaren inbertsioan zentratu da. Vivet Therapeutics, Viralgen Vector Core (Chairman) eta Cocoon Therapeutics, Syngoi eta NeRRE enpresetako administrazio-kontseiluko kide da. 2007tik Washington DCn kokatuta dauden Hispanoen Osasunerako Aliantza Nazionalaren Fundazioaren eta Ameriketako Osasun Fundazioaren patronatuko kide da. Matematikan lizentziatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta MBAn ICADEn, Donostiako Urrezko Danborra jaso zuen 2023an.

    LinkedIn
    columbusvp.com

Parte-hartzaileak

AURREKO EDIZIOAK

  • 2023ko edizioa

    2023ko edizioa

  • 2022ko edizioa

    2022ko edizioa

  • konferentziak-banner

    2021eko edizioa

 
Descárgate la aplicación y accede con un sólo click a los congresos, jornadas y encuentros de socialización que organiza la Diputación Foral de Gipuzkoa: programas, inscripciones, eventos virtuales, networking, documentación y mucho más.