Atzealdea Baserritik mahaira: Elikadura ekologikoa
Herria:
Aktibitate mota:
Egokitutako ezgaitasunaren arabera:
Garapen jasangarrirako helburua:
Laguntza-txakurrak sar daitezke
Ariztizabal baserriko Eneko Solanaren eskutik, familiek, gure baserritarrek betidanik hizpide izan duten tokian tokiko kontsumoa ezagutuko dute. Sasoiko eta hurbileko elikagaiak kontsumitzearen garrantziaz mintzatuko gara. Horretarako, Ariztizabal baserriko elikagai ekologikoen erakusketaz baliatuko gara. Halaber, prentsa txiki batean sagar zukua egin eta dastatzeko aukera izango dugu. Helburua, haurrak hezi eta familiak kontzientziatzeaz gain, gure baserrietako natur ondarea balioan jartzea izango da.
Lenbur Fundazioa