2024/11/26
-2024/11/27
Azken urteetako adimen artifizialaren eztandak, arriskuan jarri du Europako hizkuntzen arteko elkarbizitza. Ingelesa alor digitaleko hizkuntza hegemoniko bakarra bihurtzen ari da gainontzeko hizkuntza guztiak, hegemonikoak zein gutxituak, baztertuz.
Euskal Herrian, euskararen biziraupen eta garapenerako borrokak, hizkuntzen industria garrantzitsu bat sortu dugu, agerian utziz herri eleanitza izateak, ondorioak dituela ekonomian.
‘Hizkuntzen Irabazia’ foroak Euskarak hizkuntza teknologia berrietan atzean gera ez dadin egin dituen aurrerapausoak erakutsiko ditu eta Europako beste hizkuntza gutxituek, zer eta nola egiten duten ezagutzeko aukera egongo da. Zein puntutan daude? Zein ekarpen egin dio bere hizkuntzaren garapenak bere herriko ekonomiaren garapenari? Zer iritzi du gaur egun