Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, Europako Batzordearen babesarekin eta, funtsean, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira. Ate irekien jardunaldi modura daude sortuak eta aurrekaririk gabeko arrakasta ukan dute Europa osoan. 50 estatu kide baino gehiagok parte hartzen dute ondarearen hedapenerako ekitaldi handi honetan.
Ondarearen Europako Jardunaldien helburua anitza da:
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailak 2016an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren bitartez, Lurralde hau ere Europako proiektu handiaren parte dela erabaki zuen. Haren balioa, han zuzen, ondarea ohikoaz aparteko modu batean herritarrengana hurbilduz, data jakin batzuetan iraganarekin lotzen gaituen ondare hori balioan jartzean datza, eta hura eguneratu, gaurkotu eta ukigarri bilakatzen du. Iragana baterakoa eta kolektiboa dela erakusten duen ikuspegi batetik loturak finkatzeko aukera ematen digu, eta komunitate modura gure nortasuna indartzea ahalbidetzen digu.
Egun horretatik Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen dira irailean eta urrian, Arabako eta Bizkaiko aldundiekin batera.
Europako agintariek Jardunaldien urteko leloa zehaztuta, lelo hori adostasunez interpretatzen da hiru Lurraldeetan.
Kultura Zuzendaritzaren eginkizuna proiektua bultzatzea eta ainguraketa-puntu modura baliagarri izan dadin lortzea da, zenbait baliabide eskuragarri ipiniz Jardunaldiak antolatu, komunikatu eta hedatzeko. Protagonistaren zeregina kultura eragileek, museok, Udaletako kultura arloko teknikariek, turismoko teknikariek, berdintasunekoek, orotariko elkarteek, artxibategiek, liburutegiek edota jarduera berezi hori edo horiek (bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak, etab.) antolatzeko ardura duten partikularrek bete behar dute. Jardunaldi horiek hezurmamituko dute Ondarearen Europako Jardunaldien programa Gipuzkoan. Eta batez ere, protagonismoa herritarrengan dago.
Proiektu honetan Iñaki Arrieta irakaslearen lankidetza dago, Gizarte Antropologiako Graduan irakasle, eta baita kultura zerbitzuen K6 enpresarena ere, proiektuaren idazkaritza teknikoaz arduratzen dena.