Baserri bideak konpontzeko plana 2024

Gaur egun erabilera publikoko 3.360 kilometro baserri bide inguru ditugu, gehienak oso egoera txarrean. Ekintza honek Gipuzkoako Foru Aldundiko plangintza berezi bat eta diru partida berezi bat eskatzen du, komunikaziorako, garapenerako eta baserritarren bizi kalitatea bermatzeko ezinbesteko inbertsiotzat jotzen baita. Egitasmo honekin, gutxienez, sarearen 1.500 kilometrotan jarduketaren bat egitea espero da. Hobekuntza hauekin lerrokatuta, honakoak ere egingo dira:

  • Baserri bideen plano digitalizatuak.
  • Gipuzkoako baserri bideen erabilera arautegi ahalik eta amankomunena landu eta onartu, sortzen diren arazoei aurre egiteko.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideentzako diru-laguntzak:

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek eta tokiko entitate txikiek gabezia handiak pairatzen dituzte landa azpiegituretan, eta horien artean daude landa bideak. Oro har, udalek eta tokiko entitate txikiek zailtasun handiak dituzte beren aurrekontuetatik azpiegitura horien eraikuntza eta kontserbaziorako inbertsioei aurre egiteko.

Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko  Lurralde Oreka Berdea Departamentuaren aurtengo aurrekontuetan 1.300.000 euro daude jasota.

2024ko apirilaren 19an Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea Departamentuak dirulaguntzaren deialdia plazaratu du eta udalek eta tokiko entitate txikiek bere eskariak aurkeztu dituzte.

 

Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideentzako diru laguntzen 2023ko deialdian emandako laguntzen zerrenda

 

 

Dokumentuak deskargatu

Landa bideentzako dirulaguntzak 2024 [pdf]

Landa bideen dirulaguntzen ebazpena 2023