Nekazaritza Lurren Funtsa

Zer da Nekazaritza Lurren Funtsa?

Gipuzkoako Foru Aldundiak beste entitate batzuekin elkarlanean garatutako proiektu bat da. Haren helburua da nekazaritzako lur erabilgarriak babestea eta gal ez daitezen neurriak hartzea; erabiltzen ez diren lurrak eskaintzea; eta ustiategi berriak martxan jartzea eta dauden ustiategien zabalkuntzea sustatzea. Hau da, nekazaritzarako egokiak diren lurrak aldi baterako uzteko merkatua dinamizatzea da asmoa.

 

Bi noranzkoa:

  • Nekazaritzarako egokiak diren lurren jabeek lursailak ustiatu ezin dituztenean: tresna bat eskaintzen zaie, dituzten lurrak beste baserritarren eskura jartzeko, konfiantza eta segurtasunean oinarritutako kontratuen bidez.
  • Lurrik ez duten edota egun dituztenak baino gehiago behar dituzten baserritarrak: erosi beharrik gabe, erabiltzen ez diren lurrak eskaintzen zaizkie. Ildo horretan, ustia daitezkeen lur horiek jabe pribatu edo publikoak izan daitezke.


 

Nori zuzentzen da?

  1. Nekazaritza erabilerako lursailak eskaintzeko interesa duen edozein pertsona, elkarte, enpresa edo udali.
  2. Lursailen beharra duen pertsona, elkarte edo enpresari, profesional moduan nekazaritza eta abeltzaintza esparruan proiektuak garatzeko.

 

Nola arautzen da?

10/2013 Foru Dekretuaren bidez, zeinak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Lurren Funtsa arautzen duen.

 

 

 

Nekazaritza Lurren Funtsa: LURRA ESKAINTZEN DUT

Nekazaritzarako egokiak diren lurren jabea naiz, baina ez ditut lursail horiek lantzen. Hortaz, nire lurrak beste baserritar profesionalen eskura jarri nahi  ditut, horiek ustiatu ditzaten, salneurri baten truke.

Nekazaritza Lurren Funtsean finkak sartzeko eskaera bidali ondoren, Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako Zerbitzuak eskaera jaso eta 20-30 eguneko epean erantzungo du.

Salneurriak:

Gipuzkoako Lurren Funtsean dauden ondasun edo eskubideak lagatzeagatik aplikatu beharreko gehieneko prezioak urtero ezartzen dira, Foru Agindu bidez.

 

Nekazaritza Lurren Funtsa: LURRA BEHAR DUT

Atal honetan, Nekazaritza Lurren Funtsean hutsik eta eskuragarri dauden lurren informazioa jasotzen da; horien esleipenerako deialdiak adierazten direlarik.

Horrela, bada, nekazaritza proiektua garatzeko edota zabaltzeko lurrak behar dituen baserritarra bazara, ondorengo zerrendan azaltzen diren lursailen lagapenak eskatu ditzakezu.

  • Deialdi irekiak:
    • Gaur egun ez dago deialdi irekirik.

                   Lurrak telematikoki eskatu.

 

 

Salneurriak:

Gipuzkoako Lurren Funtsean dauden ondasun edo eskubideak lagatzeagatik aplikatu beharreko gehienezko prezio tipoak urtero ezartzen dira, Foru Agindu bidez.

 

Harremanetarako informazioa

Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza