Nekazaritzako ustiategien erregistroa

EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorra da euskal administrazio publikoen tresna bat, modu iraunkor, integratu eta eguneratuan eskura edukitzeko nekazaritza sektorearen garapenerako, planifikaziorako eta antolamendurako beharrezko informazio guztia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean izena ematea nahitaezko baldintza izango da nekazaritzako eta elikagaigintzako politiketan euskal administrazioek ezarritako laguntzetara eta sustapen neurriez baliatzeko.

Foru Aldundiek kudeatuko dute eta haiek mantenduko dute eguneratuta beren lurralde historikoari dagokion nekazaritza ustiategien erregistroa. Erregistro horrek, honako hauek jasoko ditu, gutxienez: ustiategiaren titularren, titularkideen eta arduradunen identifikazio datuak eta ustiategiaren datu orokorrak.

Aplikazioak

Hurrengo loturaren bitartez ustiategietako titularrek nekazaritza ustiategien erregistroko datuak kontsulta ditzakete.

NEKAGIP. Leiho berrian irekiko da. app-ak telefono mugikorretik kontsultatzeko aukera ere ematen du.

Tramiteak