Produkzio ekologikoa, biologikoa edo organikoa ere esaten zaiona, nekazaritzako elikagaien kudeaketa eta produkzio sistema bat da eta ingurumen jardunbide onenak eta biodibertsitate eta natura baliabideen babes maila handia elkartzen ditu, animalien ongizateari buruzko arau zorrotzak aplikatzen direla. Eta kontsumitzaile jakin batzuek substantzia eta produktu naturaletan oinarrituriko produktuekiko lehentasunaren araberako produkzioa lortzea du helburu.
Kontsumitzaileak produktu ekologikoak bereizi ahal izateko, ontziraturiko unitate guztiek EBren logoa inprimaturik azaldu beharko dute, baita produktu ekologikoaren eragile arduraduna kontrolatzen duen entitatearen zenbaki kodea eta produktuaren marka eta produkzio ekologikoaren ezaugarri bereziak ere.
Produkzio ekologikoa ziurtatzen duen erakundea:ENEEK.
Baliabide eta produkzio mekanismo naturalenak erabiltzen dituen nekazaritzako produkzio sistema gisa definitzen da produkzio integratua. Hartarako, ingurumena errespetatzen duten teknologiak erabiltzen ditu, eta bermatu egiten ditu kalitate handiko eta osasun frogatuko produkzioa, ustiategiaren errentagarritasuna eta kanpoko intsumoak eta iturri kutsatzaileak ezabatzea edo murriztea.
Nekazaritza produktuen jasangarritasuna, ingurumenekoa, ekonomikoa eta soziala bermatzea helburu, nekazaritza ustiapenari aplika dakizkiokeen eredu eta teknikak dira nekazaritzako jardunbide egokiak.
Gipuzkoa ez dago arriskupeko guneen artean, beraz ondoko dekretua da aplikatzekoa (ez da nahitaez betebeharrekoa; gomendioak dira)
112/2011 DEKRETUA, ekainaren 7koa, zeinen bidez onartzen baita Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea, nekazaritzako nitrato-kutsadura jasateko arriskupeko gunetzat jo ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko guneetarako.
FAO buenas prácticas agrarias.