Sagardo txapelketa

Sagardoa “txotx”-ean kontsumitzeaz gain negu eta udaberriko hilabeteetan, batez ere udaran kontsumitzen da botillan. Txapelketaren helburuak dira:

  • Ekoizpen prozesu osoan sagardogileak egindako lana balioan jartzea.
  • Botilan dagoen sagardo naturalaren kalitatea saritzea, ikuspuntu organoleptikotik eta analitikotik.

Oinarriak deskargatu. Leiho berrian irekiko da.

2019ko lehiaketak izan dituen berrikuntzak:

  • Aurkeztutako sagardo guztiak puntuazioaren arabera hiru kategoriatan ezarri dira lehen fase batean (Aldundiko Fraisoroko dastagunea):
    • Urrea > 72 puntu
    • Zilarra: 65 -  72 puntu artean
    • Brontzea: 60 – 65 puntu artean
    • 60 puntuko minimoa lortu ez duten sagardotegiak dominarik gabe geratu dira
  • Txapelduna bigarren dasta-fasean aukeratu da, urrezko kalifikazioa lortu duten sagardotegien artean. Sagardotegiek beraiek proposatutako hiru pertsonek, Aitor Mendiluze, Andoni Eizmendi eta Mikel Rodriguez, eta Fraisoroko dasta-paneleko hiru profesionalek osatu dute epaimahaia.

Hau horrela, Sagardo Lehiaketako 2019ko edizioan, 13 parte hartzaileetatik 8 izan dira 60 puntutik gora lortu dituzten sagardoetxeak: brontzezko kalifikazioa lortu du Petritegik, zilarrezkoa Alorrenea sagardotegiak, eta urrezkoa Aburutza, Altzuela, Isastegi, Oiharte, Tximista eta Zelaiak. Txapeldunetan txapeldun, ordea, Isastegi sagardoetxea gailendu da, txapela, garaikurra, diploma eta 3.000€ eraman dituelarik. Saritu guztiek euren botiletan, datorren urte osoan, zigilu akreditatibo bat eramateko aukera izango dute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko sailkapena erakutsiko duena.

2017ko Sagardo Lehiaketa

  • Ganador concurso sidra 2017 XVI. Sagardo Lehiaketaren irabazlea Ibon Alcorta Ainhoa Aizpuru diputatuarekin (2017/06/03)
  • Ganador concurso sidra 2017 Lehiaketaren finalistak

Sagardo Lehiaketaren historiala

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak 2019tik aurrera

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak 2002-2018