1308/2013 Erregelamenduak (EE) Europar Batasuneko alorrean mahasti landaketak kudeatzeko sistema berria ezartzen du, mahastien landaketarako baimen araubide batean oinarritutakoa eta oraingo mahastien eskubide araubidearen ordez ezarritakoa. Sistema berri honek mahastien landaketaren hazkunde ordenatua ziurtatu nahi du2016 eta 2030 urteen bitartean.
Erregelamendu hau beste bi erregelamendutan garatzen da, 2015eko apirilaren 9ko EAOan argitaratutakoak: Batzordearen 2015/560 Erregelamendu Eskuordetua (EB), 2014ko abenduaren 15ekoa, eta Batzordearen 2015/561 Betearazpen Erregelamendua (EB), 2015eko apirilaren 7koa.
Ondoren, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak 740/2015 Errege Dekretua argitaratu zuen, uztailaren 31koa. Honen bidez mahastizaintza ekoizpen ahalmena arautzen da. Bertan, Europako araudiari ezarritako jardun eta prozedura batzuk zehazten dira. Gainera, Errege Dekretu honetan, berregituraketa planentzako laguntzan eta mahastiaren birmoldaketan egindako aldaketa guztiak gehitzen dira. 772/2017 Errege Dekretuak, uztailaren 28koak, mahastizaintzaren ekoizpen ahalmena arautzen duenak, 740/2015 Errege Dekretua indargabetzen du.Esan beharra dago, nahiz eta baimen araubide berria 1308/2013 Erregelamenduan (EE) arautua izan, 230.1.b)ii) artikuluak ezartzen du orain arte egondako landaketa eskubideen araubidea 2015eko abenduaren 31 arte aplikatzen jarraituko dela.
2016ko urtarrilaren 1etik aurrera mahastizaintzaren ahalmenaren arauketa, 1308/2013 Erregelamenduak (EE) ezartzen duen moduan, horrela agertuko da:
Zorroan landaketa eskubideak dituzten pertsonek, Gipuzkoako Mahastizaintza eta Ardogintza Erregistroan agertzen denaren arabera, araubide berriaren arabera baimen bihurtu ditzakete. Kasu honetan:
Eskubidea baimen bihurtuko da pertsona interesdunak eskaera egin ondoren.
Eskubideak baimen bihurtzeko eskaera aldia 2015eko irailaren 15ean hasten da eta 2020ko abenduaren 31n bukatzen da.
Behin eskubidea baimen bihurtuta, jatorrizko eskubidearen iraungipen berdina edukiko du baliotasun aldiak. Hartara, hau izango litzateke kasu bakarra, modu ezohikoan, baimen batek 3 urte baino gehiago irauteko.
Plantazio berrien kasuan, Estatu kide bakoitzak urteko baimenak eskaini ditzake landatutako azalera totalaren % 1 arteko azalera baterako, aurreko urteko uztailaren 31ren arabera kalkulatua. Ehuneko honek ezin du inoiz % 0 izan, beti hazkunde txiki bat egon behar da.Baimen ematea mugatu daiteke eskualde mailan BJD, AGB, BJD/AGB gabeko azalerentzat, sektorea (Getariako Txakolina Jatorri Deitura) ordezkatzen duten organizazio profesionalek igorritako justifikazio bat aurretik jasota, gehiegizko eskaintza edo kalitate figuren debaluazio arriskuak saihesteko. Arauak ezarri ditzakete bai landaketa berriak (mugaketak), eta bai birlandaketak (murriztapenak) mugatzeko.
Kontzesio prozeduran lehentasun irizpideak jarriko dira, egokitasun irizpide batez aparte.Egokitasun irizpideari dagokionean, beharrezkoa da eskatzaileak, eskaeraren datan, baimena eskatzen duen nekazaritzarako azalera edukitzea.
Eta jarriko diren lehentasun irizpideak hurrengoak dira:
Babes-mekanismoaren bidez landaketa berria eskatzeko epea urtarrilaren 15etik otsailaren azken eguna arte izango da, biak barne, urtero.
Baimenak automatikoki emango dira 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera mahatsondo azalera baliokidea atera duten titularrentzat, eta hala eskatzen badute. Horretarako, titularrak hasierako kanpainaren ondorengo bi kanpainak edukiko ditu landatzeko baimena eskatzeko. Baimena ematen den unean hiru urte daramatza landaketa egiteko eta komunikatzeko.
Baimena hasierako esplotazio berdinean erabili behar da, birlandaketa egiten den lekua murriztu ahal dela.
Ikusi: "Araudi bidezko arauak"
Mahasti landaketak egiteko baimen eskaera-epea urtarrilaren 15etik otsailaren azkenengo egunerarte dago zabalik.
Arauak
Onargarritasun irizpideak
Eskaera onartua izan dadin, derrigorrezkoa da onargarritasun irizpideak betetzea.
Zeintzuk diren jakin nahi baduzu, deskargatu dokumentu hau:
Lehentasun irizpideak
Urtero-urtero ematen diren landaketa baimenak mugatuak direnez (2020an 4 ha emango dira gehienez ere eskatzaile guztien artean), lehentasun-irizpideak ezarri dira:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Noiz esango didate baimena lortu dudan?
Ebazpenak uztailaren 31a baino lehen egiten dira.
Zer egin behar dut baimena lortu badut?
Baimena lortutakoan, hauxe egin behar da:
Landare Alorrak landaketaren berri duenean neurketa egingo du mahasti erroldan erregistratuta gelditu dadin.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.