Mahastiaren berregituraketa eta birmoldatzeko laguntzak

Ardogintzarako mahatsak ekoizteko asmoz mahastiak berregituratzeko edo birmoldatzeko egiten diren esku-hartzeak lagunduko dira, eragiketen xede diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatuta dauden lurzatietan egiten diren horiek. Diruz lagungarriak diren eragiketak:

  1. Birlandaketa, gidatze-sistemarekin edo gabe: Eragiketa hori urterokoa edo bi urtez behingoa izango da. Barietatea aldatzea eskatuko du, edo laborantza-sistema, edo biak, jatorrizko lurzatian zegoenarekiko, non eta mahastiaren kokapena aldatzen ez den.
  2.  Mahastien birmoldaketa barietateak aldatuz: makatzean gaintxertatzea edo txertatzea. Eragiketa hori urtean behingoa izango da, eta makatzean gaintxertatzea edo txertatzea besterik ez du hartuko. Material begetalaren kostua eta txertaketa barne hartzen ditu.
  3. Kudeaketa-tekniken hobekuntza: Eragiketa hori urterokoa izango da, eta hautatutako gidatze-sistemaren eta eraldatu nahi den mahastiaren adinaren arabera, oinarrietan jasotako baldintza bete beharko ditu.
  4.  Birlandaketa, arrazoi sanitario edo fitosanitarioak direla-eta agintaritza eskudunaren aginduz behartutako erauzketaren ondoriozkoa: Mahastiak birlandatzeko laguntza eman ahal izango zaie arrazoi sanitario edo fitosanitarioak direla-eta mahastia kokatuta dagoen lurralde historikoko agintaritza eskudunak hala ezarri duelako mahasti-lurzati bat erauztera behartuta egon diren mahastizainei.

 

2025eko deialdia IREKIA

 

Erregistro elektronikoa. Leiho berrian irekiko da. bidez egin beharko da eskaera (Lurralde Oreka Berdeko Departamentura zuzendua) eta ondorengoa aurkeztu beharko da:

  1. Eskari orri orokorra . Leiho berrian irekiko da.
  1. Aukeratu diren eragiteraren arabera, dagokion banakako fitxa:

AURREKO DEIALDIETAN ONARTUTAKO ERAGIKETAK ORDAINTZEKO ESKAERAK

​​​​Epea: 2025eko otsailaren 2ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

Araudia: