Gipuzkoako Mahastien Errregistroa gipuzkoar mahastizaintzaren benetako egoera ezagutzeko ezinbesteko tresna tekniko-administratiboa dugu; mahastizaintza eta ardogintza sektorearen derrigorrezko informazioa biltzen du eta, hortaz, Lurraldearen mahastizaintza eta ardogintza ahalmenari buruzko informazio eguneratua eta fidagarria gorde behar du. Ardogileak izango dira aitortu edo hartan erregistraturiko datuen egiazkotasunaren erantzule, baita, hala badagokio, horien aldaketen edota eguneratzeen eta aitorpenen edota ondoren egingo diren eskaeren erantzule ere.
Gipuzkoako Mahastien Erregistro hori landaturiko mahasti eremuaren errealitatea erakustera emateko saioa da, eta hortaz mahastizaintza eta ardogintza ustiategien identifikazio eta kokapenari buruzko datuak biltzen ditu, baita horien titularitateaz (mahastizainak eta jabeak) eta mahasti horien datu katastral eta agronomikoez ere: vinifera barietateak, landaketa urtea, landaketa barrutia...).
Laburbilduz, Gipuzkoako Mahastien Erregistroa izaera publiko eta tekniko-administratiboko erregistro informatiko bakarra da; bertan mahastizaintza eta ardogintza sektorearen derrigorrezko informazioa biltzen da, helburu bikoitzarekin:
Erregistro hau mahastizaintza eta ardogintza ustiategiak osatzen dituzten lur sailetan izandako aldaketei lotua dago, dela horien egitura eta agronomia ezaugarrietan dela horien jabetzan; hortaz, mahastizainen esku dago beti edozein gaurkotze/aldaketa dela eta.
Ez dago muga egunik leiho horretarako (urte osoa zabalik dago), halako eran non etengabe aplikatu daitekeen.
GMEko datuak aldatzeko/gaurkotzeko eskaera hauek era orokorrean diseinaturik daude, ondokoak prozesatu ahal izateko:
Hona hemen autokontsumorako diren mahastiak bete behar dituzten baldintza guztiak: Dokumentua deskargatu
Autokontsumo edo familia-kontsumora zuzendutako landaketek ez dute landatze-baimenik behar, baina administrazioari jakinarazi behar diote. Honako baldintza hauek bete behar dituzte (goian deskargatu daitekeen dokumentuan betekizun guztiak azaltzen dira):
Autokontsumo-ustiapen titularrak uztako nahitaezko adierazpena urtero izatetik salbuetsita geratzen dira.
Ustiapen hauetako titularrak ezin izango dira izan ekoizpena merkaturatzen diren ustiapenetako titularrak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Hona hemen aurkeztu beharreko dokumentazioa: Dokumentua deskargatu
Orokorrean, hauxe da eskatzen dena:
Arranke eskaera eta ebazpena kanpaina berekoak izango dira.
Hurrengo pausuak eman behar dira arrankeak egiteko eta komunikatzeko:
Eskaera/komunikazio dokumentuak deskargatu
Arranke baimen eskaera - I. eranskina [pdf]
Arrankea gauzatu izanaren aitorpena - II. eranskina [pdf]
Eskaera/komunikazio dokumentuak deskargatu
Birlandaketa baimen eskaera - III. eranskina [pdf]
Birlandaketa gauzatu izanaren aitorpena/komunikazioa - VIII. eranskina [pdf]
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.