Gaur Gipuzkoan, Getariako Txakolina Jatorri Deituraren babespeko mahasti sailek 396,31 ha hartzen dituzte, birlandatzeko eskubidea duten baimenduriko produkzio-potentziala 402 ha delarik. Aipatu beharra dago landaturiko hektareen gehikuntza esponentziala izan dela, azken 30 urteotan 25 hektareetatik oraingo 396,31 hektareetara igaro dira eta.
Landaturiko eremuaren % 90 inguru (354,62 ha) Hondarribi Zuri barietatearena da,eta % 2,66 Hondarribi Beltzari dagokio (10,54 ha).
Ondoko taulan ardogintza barietate nagusien zerrenda analizatzen da:
BARIETATEA |
LANDATUTAKO AZALERA (ha) |
PORTZENTAIA (%) |
ONDARRIBI ZURI |
354,62 |
89,48 % |
CHARDONNAY |
12,91 |
3,26 % |
ONDARRIBI BELTZA |
10,54 |
2,66 % |
PETIT COURBU |
9,6 |
2,42 % |
GROS MANSENG |
5,51 |
1,39 % |
RIESLING |
2,51 |
0,633 % |
CABERNET FRANC |
0,46 |
0,116 % |
CABERNET SAUVIGNON |
0,11 |
0,028 % |
VIURA |
0,05 |
0,013 % |
TOTAL |
396,31 |
100 % |
Bestalde, nabarmendu beharra dago mahastien % 52 Getarian kokaturik dagoela, % 18 Aiako udalerrian, % 13 Zarautzen, % 4 Zumaia, Oñati eta Hondarribian, eta gainerako % 10 beste hainbat udalerritan.
Gaur egun, Gipuzkoan 96 mahats ekoizle daude eta ustiategiek batez beste 4,13 ha hartzen dituzte.
2014 urtean mahatsaren ekoizpen osoa 3.515.000 kg izan zen, 2.433.600 litro txakolina ateratzea ahalbidetu dutenak.
Bestalde, 29 upeltegi ardogilek izena emana dute Jatorri Deituran. Eta Deituran bilduriko 29 upeltegi horiek guztira ekoiztu dutenaren % 95,5 txakolin zuria izan da. Gainerako % 4,45, gorria eta beltza.
Getariako Txakolina Jatorri Deiturak azalduriko datuen arabera, produkzioaren % 80-85 Gipuzkoan eta Euskadin merkaturatzen da, % 10 estatuan (bereziki Madrilen eta Bartzelonan) eta gainerako % 8-10 esportaziora doa.
Dena den, esportazioa 185.000 litro besterik ez da. Hamasei dira esportazioan diharduten upeltegiak, hots, Kontseilu Arautzailean izena emana dutenen % 61. 2012-2013 aldiari dagokionez, % 7,5 hazi da esportazioa.
Ondoko taulan datu hauek ageri dira: ardogileen kopurua, landaturiko hektareen kopurua, upeltegiak eta ardo produkzioa litrotan:
URTEA |
LEKUA |
AZALERA (Ha) |
MAHASTIZAINAK |
UPATEGIAK |
EKOIZPENA(l) |
1989 |
Aia, Getaria, Zarautz |
40,91 |
34 |
13 |
190.000 |
1998 |
Aia, Getaria, Zarautz |
78,12 |
44 |
17 |
600.000 |
2006 |
Aia, Getaria, Zarautz |
212,13 |
61 |
17 |
1.541.700 |
2007 |
Gipuzkoa |
239,13 |
93 |
18 |
1.350.000 |
2009 |
Gipuzkoa |
313,68 |
96 |
22 |
1.570.500 |
2013 |
Gipuzkoa |
368,39 |
96 |
27 |
2.268.700 |
2014 |
Gipuzkoa |
396,31 |
96 |
29 |
1.031.400 |
2015 |
Gipuzkoa |
396,31 |
96 |
29 |
2.433.600 |
Ondoko taulan mahasti sailen bilakaera historikoa ikus daiteke, hektareatan:
Hona Gipuzkoako sail landuek urteetan zehar izandako bilakaerari buruzko datuak taula formatuan:
URTEA |
AZALERA |
BATUKETA (ha) |
PORTZENTAIA |
1920 |
0,8545 |
0,8545 |
0,2% |
1949 |
1,3046 |
2,1591 |
0,6% |
1950 |
18,9298 |
21,0889 |
5,4% |
1970 |
0,441 |
21,5299 |
5,6% |
1975 |
0,9281 |
22,458 |
5,8% |
1980 |
1,4522 |
23,9102 |
6,2% |
1983 |
1,0091 |
24,9193 |
6,4% |
1985 |
1,2072 |
26,1265 |
6,8% |
1986 |
2,4815 |
28,608 |
7,4% |
1987 |
0,4881 |
29,0961 |
7,5% |
1988 |
1,3251 |
30,4212 |
7,9% |
1989 |
10,4929 |
40,9141 |
10,6% |
1990 |
3,8066 |
44,7207 |
11,6% |
1991 |
1,6427 |
46,3634 |
12,0% |
1992 |
1,9945 |
48,3579 |
12,5% |
1993 |
5,7214 |
54,0793 |
14,0% |
1994 |
8,4292 |
62,5085 |
16,2% |
1995 |
4,2456 |
66,7541 |
17,3% |
1996 |
6,6037 |
73,3578 |
19,0% |
1997 |
2,7168 |
76,0746 |
19,7% |
1998 |
2,0465 |
78,1211 |
20,2% |
1999 |
14,7236 |
92,8447 |
24,0% |
2000 |
33,2559 |
126,1006 |
32,6% |
2001 |
22,2941 |
148,3947 |
38,3% |
2002 |
21,7917 |
170,1864 |
44,0% |
2003 |
9,2879 |
179,4743 |
46,4% |
2004 |
3,9258 |
183,4001 |
47,4% |
2005 |
16,5128 |
199,9129 |
51,7% |
2006 |
12,2193 |
212,1322 |
54,8% |
2007 |
27,0057 |
239,1379 |
61,8% |
2008 |
47,4682 |
286,6061 |
74,1% |
2009 |
27,0769 |
313,683 |
81,1% |
2010 |
22,8219 |
336,5049 |
87,0% |
2011 |
14,5648 |
351,0697 |
90,7% |
2012 |
17,3215 |
368,3912 |
95,2% |
2013 |
18,3667 |
386,7579 |
99,9% |
2014 |
9,5521 |
396,3100 |
100,0% |
Ustiategi kopuruen banaketa azalera-tarteen arabera, 2014ko uztailean:
Azalera/ustiategiko |
Ustiategiak |
Azalera Guztira (ha) |
< 0,5 ha |
18 |
3,70 |
0,5- 1 ha |
14 |
11,94 |
1 – 2 ha |
15 |
19,95 |
2 – 10 ha |
35 |
145,41 |
> 10 ha |
14 |
215,73 |
GUZTIRA |
96 |
396,73 |
Azkenik, ardogileei dagozkien taulak ageri dira, produkzio tarteen arabera:
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.