Berrogeialdiko organismoak

Berrogeialdiko organismoak landaredian kalteak eragiten dituzten agenteak dira, aurretik leku jakin batean ez zeudenak eta hainbat bidez bertara sar daitezkeenak.

Gaur egun, arriskua areagotu da landare eta landare produktuen nazioarteko merkataritza jarduera handia delako.

Europar Batasuneko herrialdeak berrogeialdiko organismo horien sarrera eta hedapena aurreikustera beharturik daude, eta hartarako araudia dago Europan (2000/29/EB Zuzentaraua), 58/2005 Errege Dekretuan jasoa.

OPPE (Landareak babesteko Europako erakundea) bezalako beste organizazio batzuek ondoko eginkizun hauek dituzte: kide diren herrialdeei organismo horiek identifikatzen laguntzea, horien arrisku potentziala ebaluatzea eta hartu beharreko neurri fitosanitarioetarako proposamenak egitea.

Euskadiren kasuan, Foru Aldundiak dira Europar Batasunak ezartzen dituen izaera fitosanitarioko xedapenak, prozedurak eta izapideak betearazteko eskumena dutenak. Gaur egun, ondoko berrogeialdiko organismo hauen jarraipen eta kontrol lanak gauzatzen ari dira Gipuzkoan:

Pinu zuraren nematodoa (Bursaphelenchus xylophilus) pinu eta beste konifero espezie batzuen zuraren barrenean hazten bizi eta elikatzen den nematodo xilofagoa da; zuhaitzak zauriak dituztenean edo moztu berritan agertzen da. Mundu osoan “Pine Wilt Disease” (pinuaren bat-bateko gainbehera) izenaz ezagutzen da. Zenbait generoren espeziei eragiten die: Abies, Cedrus, Larix, Picea, Pinus, Pseudotsuga eta Tsuga, horien azala eta zerraturiko zura barne.

Bertako basoetan eta baso berrituetan azaltzen da. Nematodoaren ziklo biologikoa zuzenki loturik dago Monochamus generoko kakalardoarenarekin (intsektu bektorea), zeinak hala barreiatze nola ugaltze prozesuetan parte hartzen duen.

Portugalen detektatu zutenetik (1999), EBko estatu kideak neurri fitosanitario garrantzitsuak hartzen ari dira horren hedapena ekiditeko.

Hona burutu beharreko ekintzak:

  • Azterketak mintegietan eta garden center-etan.
  • Zerrategiak eta zur industriak ikuskatzea (Bursaphelenchus xylophilus)
  • Bide azpiegituretan mugarriztaturiko eremuetatik datozen bidalketa komertzialak ikuskatzea.

Hartu diren neurrien artean, Portugaldik eta Extremadura, Galizia eta Gaztela eta Leonen mugarriztaturiko eremuetatik datorren pinu zurak "Pasaporte Fitosanitarioa" deritzan dokumentu ofiziala ekarri behar du berekin. Dokumentu horrek bermatu egingo du zurak nematodoak ezabatzeko araudian xedaturiko tratamenduak jaso dituela eta zurezko enbalaje eta paletetan, NIMF-15 arauan ezarritakoaren arabera, tratatamendua bermatzen duten markak agertzen direla.

Kiwiaren bakterio txankroa Actinidia, landareei eragiten dien gaixotasuna da eta Pseudomonas syringae pv. actinidae (Psa). bakterioa da horren eragilea.

Gaixotasuna barreiatzeko bide nagusia Actinidia, generoaren landareen eta polenaren komertzioa da; hori dela eta, landare-material horren zirkulazioa 2012/756 (EB) Erabakiak, II. Eranskinean ezarritakoaren arabera arautuko da.

Azterketak mintegietan eta garden-etan.
Azterketak sail landatu komertzialetan.

Zitrikoen psila afrikarra zitrikoen eta beste errutazeo apaingarrien izerdiaz elikatzen den intsektu hegodun txikia da. Begi gazteetan hautematen da, non ninfek deformazio deigarriak eragiten dituzten: hostoetan agertzen diren garatxo itxurako kuku sagar irekiak.

Intsektu hau bektore garrantzitsua da gaixotasun larri baten transmisioan, estatuan aurkitzen ez dena baina munduko zitrikulturaren mehatxurik handiena dena: Huanglongbing (HLB) edo zitrikoen berdatzea (greening).

Gaur egun Galizian agertu da.

Iturria (Tryoza kontingentzia plana. Mapama).

23/2016 Errege Dekretua, urtarrilaren 22koa, Trioza erytreae intsektuak kontrolatzeko eta desagerrarazteko programa nazionala eta Diaphorina citri eta Candidatus Liberibacter spp intsektuen kontrako prebentzio programa nazionala ezartzen dituena.

Xylella fastidiosa ostalari kopuru oso zabala dituen bakterioa da, eta kalte larriak eragiten dituena hainbat laboretan, hala nola mahatsa, hezurrezko fruitu arbolak eta espezie apaingarri askotan. Mehatxu larria da olibondo, zitriko eta almendrondoentzat.

1892an Kalifornian deskribatu zen lehen aldiz.

300 ostalari baino gehiago ditu, hala kotiledoibakarretan nola kotiledoibikoetan.

Xylella fastidiosa intsektu genero batzuek (Cicadellidae) transmititzen dute; xilemaz elikatzerakoan bakterioa hartzen dute eta beste landareetara eramaten dute. Bakterioa xileman ugaltzen da.

Beti pasaporte fitosanitarioa behar duten Xylella fastidiosaren landare ostalarien zerrenda (laukia)

Araudia - 2015/789 ERABAKIA BETETZEA (EB), BATZORDEARENA, 2015eko maiatzaren 18koa, Xylella fastidiosa (Wells et al.) Batasunean sartzea eta hedatzea ekiditeko neurriei buruzkoa.

PRESENTZIA EBn ETA ESTATUAN (2017ko IRAILA)

Epitrix generoaren barrenean (Coleoptera ordena, Chrysomelidae familia, Alticinae subfamilia), espezie batzuk izurritzat jotzen dira patataren hazkuntzari dagokionez , tuberkuluan kalteak eragiten baitituzte: E. papa (lehen Epitrix similaris deitua), E. tuberis, E. cucumeris eta E. subcrinita. Horiek guztiak patata zomorroa izen komunaz ezagutzen dira.

Haren ostalari nagusia patata laborea da, nahiz beste zenbait solanazeoz ere elikatzen den, hala espezie landuez (tomatea, tabakoa, alberjinia eta piperra) nola basatiez (Datura stramonium y Solanum nigrum). Solanazeorik ezean, helduak bestelako familietako landareez elika daitezke, hala nola aza, pepinoa, erremolatxa, zerba, uraza, artoa eta babarruna.

Hostoetako sintomak helduek elikatzerakoan eragindakoak dira, zulo zirkular (1,0 a 1,5 mm-ko diametroa) itxura guztiz berezikoak sortuz. Tuberkuluko sintomak beldarrek eragindakoak dira, zeinek, epidermis azpitik elikatzerakoan, artelazki bihurrien itxurako lesioak eta zulo txikiak sortzen dituzten. Era berean, galeriai zulatzen dituzte, gehienbat azalekoak, eta tuberkuluaren mamia hondatzen ez dutenak.

Gaur egun (2017ko iraila) Andaluzia, Galizia eta Asturiasko zenbait udalerritan ageri da.

Iturria: Mapama web
Iturria: Mapama web

270/2012 Erabakia (EB), geroago 679/2014 Erabakiak(UE) eta 1359/2016 Erabakiak (EB) eraldatua. Organismoa sartzea eta hedatzea ekiditeko neurriak hartzen dira.

Tecia solanivora-k, Guatemalako, sitsa ere deiturikoak, kalte handiak eragiten ditu jorik dauden eremuetako patata produkzioan. 1999an Kanariar Uharteetan sartu zen, eta Galizian 2015ean; geroago, Kanturi itsasoko ertzean zehar Asturiaseraino zabaldu da. Ez Gipuzkoan ez Bizkaian ez da detektatu.

Sits honek patatari erasaten dio hala alorrean nola biltegian. Beldarrak tuberkuluetan sartzen dira eta haietaz elikatzen dira, zulatzen dituzten bideek tuberkulua erabat suntsi dezaketelarik.

10ºC-tik beherako tenperaturak eta euriteak sits honen garapenerako faktore mugatzaileak dira.

Derrigorrez aitortu beharreko onddoa da Phytophthora ramorum delakoa. EPPOren alerta zerrendan ageri da eta izurri mailara iritsi da Estatu Batuetako zenbait eremutan. Gehienbat ondoko espeziei eragiten die: Rododendron, Camelia, Viiburnum sp. eta Quercus sp.

Zerbitzu hau azterketak gauzatzen ari da mintegi eta garden-etan laginak hartzen ari dira.

Pinuen txankro erretxinaduna izeneko gaixotasuna eragiten duen onddoa da, Hainbat espezie jotzen ditu, baina bereziki Pinus radiata. Era berean, Pinus pinaster eta Pinus halepensis-i erasaten ahal die, eta Pinus silvestris eta Pinus nigra zuhaitzak ere infekta ditzake.

Zauriak eta deformazioak (txankroak deiturikoak) sortzen ditu adarretan eta enborrean. Era berean, erretxina produkzioa ugaritzen du; horren ondorioz zuhaitzaren goiko aldeko adarrak lehortzen dira eta, azken batean, zuhaitzaren heriotza dakar.

Landare gazteetan, beheko hostoak horitu eta lehortzeak gaixotasuna salatzen du; gero gorantz egiten du hostoak erabat lehortu arte.

Gaixotasuna hazien bidez edo aireko esporen bitartez eta infektaturiko mintegi landaretxoen bidez transmititu daiteke; intsektuak ere gaixotasunaren hedatzaile edo bektore izan daitezke.

Organismoaren fitxa. PDF (Neiker fitxa).

Landare Alorreko Unitateak baso mintegietan gauzatzen du gaixotasun honen zaintza, mintegiko landare laginak hartzen dituela. Azken urteetan, ez da detektatu Gipuzkoako inongo mintegitan.

Anoplophora chinensis espeziea, hostozabalen Zeranbizido asiarra izenez ere ezaguna, Coleoptera ordenakoa da.

Espezie polifagoa da eta hainbat landaretan ugaldu ohi da, hala nola Acer spp. (astigarra), Aesculus hippocastanu. (indi gaztaina), Alnus spp. (haltza), Betula spp .(urkia), Carpinus spp .(xarma), Citrus spp. (zitrikoak), Corylus spp. (hurritza), Cotoneaster spp. (pagoa), Lagerstroemia spp. (indimitrea), Malus spp. (sagarrondoa), Platanus spp. (platanoa), Populus spp. (makala), Prunus spp. (almendrondoa, abrikotondoa, gereziondoa eta mertxikondoa), Pyrus spp. (udareondoa), Salix spp. (sahatsa) eta Ulmus spp. (zumarra).

Landareetan eragiten dituen sintomak:

Zurean zerrautsa duten zuloak hautematen dira. Beldarrek erasanik, jotako zuhaitzak ahultzen dira eta gaixotasunek eta haizeak erasotzen errazago bilakatzen dira.

Helduek begiei edo adar txikiei eraso egin diezaiekete, baina beldarren baraila indartsuak dira kalterik handienak eragiten dituztenak, zurean barnatzen diren galeria bihurgunetsuak egiten baitituzte. Hori dela eta, zuhaitz gazteak dira gehien pairatzen dutenak.

Itxuragatik erraz ezagutzen diren banako helduen behaketa zuzenaz gainera, ondokoak nabari daitezke:

  • Ausikiak azalean eta hostoetan.
  • "T” formako ebakiak enborren behealdean edo azaleko erroetan, emeak erruterakoan egindakoak.
  • Zur txirbilaren eta gorozkien pilaketa, galerien barrenean.
  • Irteera zuloak, 6-10mm-ko diametrokoak, enborren oinarrian, intsektu helduak gauzatuak.

Gurgurio honek Asia tropikalean du jatorria. Bi eta bost zentimetro arte luze da eta burdin gorrixka kolorea du.

Rhynchophorus ferrugineus gurgurioak jotako palmondoaren itxura.

Palmondoak dira izurri honen landare ostalariak, hala nola Cocos nucifera (kokondoa), Elaeis guineensis (olio palmondoa) eta Phoenix generoa, horien artean Phoenix canariensis (palmondo kanariarra) eta Phoenix dactylifera (datil palmondoa), nahiz beste espezie batzuetan erasoak egiaztatu diren, Chamaerops humilis (palmondo nanoa) barne.

Beldarrak metro bat baino luzeagoak diren galeriak zulatzen ditu enborretan.

Kutsatu eta urtebetera inguru ageri ohi dira sintomak erasandako palmondoetan. Hona jotako palmondoek agertzen dituzten sintometako batzuk ː

  • Hostoen makalaldia.
  • Palmondoaren begia ahultzen da.
  • Hostoen lotunean galeria zulatuak agertzen dira.
  • Intsektu horren kuskuak agertzen dira.
  • Kalterik gabeko hosto berdeak zintzilikaturik agertzen dira (erdi moztuak izan balira bezala).

Gipuzkoan ez da hauteman izurri hau. Hortaz, zaintze lanak muturrera eraman behar dira palmondoak merkaturatzen dituzten zentroetan.