Erregistroan izena eman behar dute berrogeialdiko izurri edota gaixotasunak zabal ditzaketen landare eta landare produktuen ekoizle, merkatari eta inportatzaileek, izurri edo gaixotasunen hedapena ekiditea helburu.
LEMIEOn derrigorrez erregistratu beharreko enpresek, era berean, izena eman behar dute Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Ofizialean edo Mintegiko Hazien eta Landareen Merkatarien Erregistro Ofizialean. Hala, ekoiztu, merkaturatu edo biltegiratzen dituzten landareen edo landare produktuen egoera fitosanitario egokia bermatzea ahalbidetuko duten instalazioak izan behar dituzte. Landare-materialaren identitatea, halaber, bermatua izan behar du.
58/2005 Errege Dekretuak, urtarrilaren 21ekoak, xedatzen duenez, Erregistro horretan izena emateko betebeharra dute landareen, landare produktuen eta V-A-I eta V-A-II eranskinetan zerrendaturiko objektuen eta IV-A-II eranskineko hazien ekoizle eta merkatari guztiek.
Hona jarraitu beharreko prozedura:
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.