“Gipuzkoan, enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko” programaren 2019ko laguntza deialdia
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, enpresetan parte-hartzea sustatzeko duen estrategiaren barruan, 2019. Urteko laguntza programa atera du " Gipuzkoan, enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programa" izenburupean.
- 1143
Martxoaren 7an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Gipuzkoako enpresetan langileen partaidetza sustatzeko 2019ko laguntza deialdia argitaratu da.
Helburua enpresen errotzea, jarraitutasuna eta lehiakortasuna partaidetza aktibo, eraginko eta erantzunkide baten bidez sustatzea da
Beraz, proiektuak proposatu eta garatu ahal izango dira ondoko helburu hauek dituen jarduketa batetik: sendotzea eta garatzea antolakuntza-berrikuntza, lehiakortasuna eta jasangarritasuna, jarraitutasuna eta belaunaldi aldaketa, transmisioa, gizarte ekonomia, eta baita enpresa-berregituratze eta berrabiatzea. Proiektu hauek langileen parte-hartzean oinarritutako proiektuak izango dira,partaidetza hori kudeaketan, erabaki estrategikoetan, emaitzetan eta kapitalean onarri izan dezaketelarik.
Programaren ezaugarriak:
- Programa enpresei eta pertsonen partaidetzako antolakuntza ereduekiko enpresen garapena aldezten duen ekosistemari dago zuzenduta.
- Bi proiektu mota sustatzen dira:
-Enpresetan ezartzeko prozesuak
-Ikerketak, tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa, eta esperimentazioa garatzeko proiektuak, ekosistemaren eragileek bultzatzen dituztenak.
- Programak, enpresaren osotasuneko partaidetza integrala kontuan jartzen du. Hori dela eta, ondoko eremuak landu daitezke:
— Partaidetza kudeaketan.
— Partaidetza erabaki estrategikoetan.
— Partaidetza emaitzetan.
— Partaidetza kapitalean.
Laguntza programa hau, enpresetan langileen parte-hartzea laguntzeko Foru Aldundiak bultzatzen duen izaera integraleko jarduketa-politika baten parte da. Jardukea-politika honek aurreikusten ditu: finantzaketa aukerak ahalbidetzea, neurri fiskalen garapena, eta sustapena diru-laguntza, I+G+B, tresnen garapena, esperientzi pilotuen gauzatzea eta difusioa eta balorizazioaren bidez.
Langileen partaidetza erakundeetan, Foru Aldundiko Ekonomia Suspertzeko Plan eta Kudeaketa Plan Estrategikoan txertatzen den ardatzetako bat da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko “Etorkizuna Eraikiz” estrategiaren proiektu esperimentaletan barneratuta dago.
2018ko iazko deialdiaren behin behineko balantze gisa, gogorarazi daiteke, batetik, 36 enpresek garatzen ari diren proiektuak diruz lagunduko zirela, 7.168 enpleguetan eragina izango dutenak. Eta bestalde, enpresetan parte-hartzea sustatzeko ekosistema indartzeko alorraren barruan garatzen ari diren 11 proiektuetan 190 enpresek hartuko dute parte.
2019. urteko deialdiaren informazioa