Beterri-Buruntza eskualdean partaidetza oinarri duten enpresen ekosistema sortzeko proiektua abian da
'Beterri saretuz' programaren barruan kokatzen da, ekonomia sozial eta eraldatzailearen inguruan, sare eta nodo eraginkor bat sortzeko helburuz
- 1414
Proiektuaren barruan hainbat jardunaldi egingo dira, esperientzien ezagutza, bidelaguntza eta lan-mahaien bidez Beterri-Buruntzako enpresek euren barne egituretan partaidetza bultzatzeko tresna edo gidaliburu bat izan dezaten.
Lehen jardunaldia, 2019ko azaroaren 7an izan da, Hernaniko Orona-Ideo eraikinean, 9.30etik 13.30era.
Jardunaldiari irekiera Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentua, Beterri-Buruntzak, eta Hernaniko Udala eman diote,
Ondoren GEZKI-ko zuzendariak (EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) oinarrizko nozioak eman ditu eta nola eragiten duten enpresen parte-hartzean mozkinak, kapitala, kudeaketa eta informazio fluxuak antolatzeko moduek azaldu du.
Eta bukatzeko, bost enpresen esperientziak ezagutzeko aukera egon da: Talleres Mitxelena, Argia, Fagor Luzuriaga, Katea Legaia eta TaPuntu .Enpresa hauek, hainbat alorretan, partaidetzarako sistemak ezarri dituzte guztiek eta sektore, tamaina nahiz izaera askotakoak izanik, ikuspuntu anitza eskaini dute
Saioa dinamika parte-hartzaile batekin amaitu da.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak sustatu eta finantzatzen du eta langileen partaidetza enpresetan sustatzeko duen estrategiaren barruan kokatzen da.
Informazio gehiago: Jardunaldiaren bideoa