Gipuzkoako enpresen langileen parte-hartzearen behatokiaren emaitzen aurkezpena azaroaren 25ean egingo da
Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan Mondragon Unibertsitateak garatu du proiektua
- 1713
Azken lau urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak batera garatutako PARTAIDETZA ekimenaren baitan langileen parte hartzearen inguruko proiektuaren emaitzak partekatuko dira.
Proiektuan, Parte-Hartzearen Behatokia jarri da martxan. Gipuzkoako enpresetan pertsonen parte-hartzea (kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan) nolakoa den aztertu da Europarekin alderaketak egiteko. Horrez gain, langileen parte hartzearen inguruko esperientziak jaso dira, gai honen inguruko hausnarketak eta ikasketak batuz.
Lau urteetako lana, jakintza eta esperientzia liburu batean bildu dira “Langileen parte-hartzea Gipuzkoan. Ongizatea, errendimendua, lurraldea” izenburu duena. Jardunaldiaren ostean da liburuaren ale bat banatuko da.
Ekitaldiaren aurkezpenean Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, eta Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea izango dira. Eta GSR S.Coop. Talleres Altube S.L. eta Soraluce S.Coop-eko esperientziak ezagutzeko aukera izango da.
Jardunaldia azaroaren 25ean antolatuko da Orona Ideon.
Ekitaldiaren programa ondorengoa da:
08:45-09:00
AKREDITAZIOA
09:00-09:30
IREKIERA SAIOA
Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia.
Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea.
Partaidetza egitasmoa 2016-2019. Testuinguru eta Erronkak.
09:30-10:15
PARTEHARTZEAREN BEHATOKIA: EUROPAN, GIPUZKOAKO IKUSPEGIA • Partehartzearen efektua.
Gipuzkoako lurraldeko azterketa enpirikoa
Kooperatibaren ekarpena.
10:15-11:15
ALDAKETA PROZESUETAN PARTE HARTU DUTEN ENPRESEN EXPERIENTZIAK
1. Kasua: GSR S.Coop.
2. Kasua: Talleres Altube S.L.
3. Kasua: Soraluce S. Coop.
11:15-11:30
JARDUNALDIAREN ITXIERA ETA KAFEAREKIN SOLASA