Enpresetan langileen partaidetza sustatzeko 2016ko deialdia
Irailaren 14an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) Enpresetan langileen partaidetza sustatzeko 2016ko deialdia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren "Pertsonekin eta lurraldearekin konpromisoa hartu duten enpresak sustatzeko programaren" barruan, Ekonomia Sustapeneko zuzendaritzaren bidez kudeatuko dena.
- 853
Diru laguntza jaso ahal izango dute I+G+B proiektuek eta proiektu esperimentalek, baita honako hauen bitartez zabaldu eta orokortuko diren proiektuek ere:Diruz lagungarriak diren proiektuak erakunde harremanen modu berriak diseinatu eta garatzera bideratuta egongo dira erdigune gisa pertsona dutenak eta partaidetza bultzatzen dutenak, kudeaketan, erabakietan, emaitzetan eta kapitalean, antolakuntza modu berriak erabiliz, pertsona guztien erabaki ahalmena handitzeko enpresetan eta antolakuntzetan.
Jarduerak izan daitezke batetik I+G+b eta esperimentazio proiektuak eta bestetik, beraien hedapena eta orokortzea dinamikak, esperientziak, baliabideak eta tresna berezien bitartez.
Eskaerak aurkezteko epea 2016ko urriaren 14an bukatzen da eguerdiko 12:00etan.
Web orri berri bat diseinatu da (sustapena.gipuzkoa.eus) abian jarri diren programa berrien informazioarekin, beraien artean enpresetan partaidetza sustatzeko programa, eta aplikatibo berri bat ere diru-laguntzen eskaerak eta kudeaketa bideratzeko.
Programa hau, Diputazioak Gipuzkoako enpresetan langileen partaidetza sustatzeko abian jarri duen estrategia integralaren barruan kokatzen da, Gipuzkoan pertsonekin konpromisoa duten enpresak eta lurraldea garatzeko helburua duena. Programa honen osagarri dira dagoeneko enpresetan langileen partaidetza sustatzeko martxan jarri diren bi ekimen, bata fiskalitate arloan eta bestea finantzaketa arloan.
Pertsonen partaidetza enpresetan, Foru Aldundiko Ekonomia Suspertzeko Planean eta Kudeaketa Planean txertatzen den ekimen estrategiko bat da.