Gaur aurkeztu da KoopFabrikaren 4. edizioa
KoopFabrika ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da, proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen lagunduz.
- 1087
Urriaren 8an, Donostiako Teila Fabrikan eman zaio hasiera KoopFabrikaren 4. Edizioari. Aurkezpenean programaren sustatzaile eta antolatzaileek parte hartu dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, OlatuKoop sarea, GEZKI EHUko Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua eta LANKI Mondragon Unibertsitateko kooperatibismoaren ikertegia. Baita, OlatuKoop sareko Irune Cano programan izan duen esperientzia partekatuz.
Ekintzailetza sozial kooperatiboak ekintzailetza eredu desberdina jartzen du erdigunean: komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da, autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da eta proiektuaren bideragarritasunaz gain, bizigarritasuna ere hartzen du kontuan.
Azken 3 edizioetan, 165 pertsonek jaso dute ekintzailetza sozial eta kooperatiboan trebatzeko formazio teoriko-praktikoa eta 45 proiektu, sozioekonomiko , 74 lanposturekin ,kontsolidatu direla proiektuari esker.
Aurtengo edizioan, KoopFabrikak bi formazio garai jartzen ditu parte hartzeko, persona bakoitzaren beharretara egokitu asmoz.
- Trinkoa: azaroa eta abendua bitartean, Huheziren Eskoriatzako fakultatean, goizez.
- Malgua: otsaila eta apirila artean, Hernaniko Iturolan, arratsaldez.
Orotara hamar formazio saio jasoko ditu partaide bakoitzak eta proiektuak garatu ahal izateko tutoritzak
Proiekturen bat garatzeko asmoa duen edonori edo ekintzailetza sozialean trebatu nahi dutenei zuzentzen zaio programa.
Izen ematea www.koopfabrika.eus egin daiteke
KoopFabrika, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako eta finanatzatutako ekimena da eta Olatukoop, GEZKI eta LANKI entitateak dira antolatzaileak.