Gipuzkoak kenkari fiskal berri bat abian jartzen du langileentzat enpresa bat sortzen dutenean
Gipuzkoako Batzar Nagusiek, kenkari berri bat onartu dute langileek entitatea eratzen dutenean aplikagarri izango dena Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan
- 1847
2019ko otsailaren 11an, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, 3/2019 Foru Araua 2019. urterako zerga neurriak onartzen dituena, onartu dute , kenkari berri bat ezartzen duena, langileek entitatea eratzen dutenean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ)
Kenkariak, zergadunak langile moduan arituko diren entitatea eratzeko akzio edo partaidetzak harpidetzera zuzentzen diren eskudirutan ordaindutako kopuruen gain aplikatuko dira.
Onartutako kenkariari esker, langileek PFEZren aitorpenean, %15eko kenkaria emakumeen kasuan eta %10ekoa gizonen kasuan aplikatu ahal izango dute.
Guztira, pertsona bakoitzaren kenkariaren zenbatekoa ezin izango du gainditu 1.800 euro emakumeen kasuan edo 1.200 euro, gizonen kasuan.
Kenkaria aplikatzeko baldintzen artean, nabarmendu daitezke, besteak beste, eratzen diren entitateek mikroenpresak edo enpresa txiki edo ertainak izan behar dutela, Gipuzkoako Lurralde Histori-koko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko2/2014 Foru Arauak 13. artikuluan ezarritako terminoetan, eta Partaidetzaren 100eko 75ek langileen esku egon behardu gutxienez
Kenkari berri honek Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertso na Fi-sikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko3/2014 Foru Araua aldatzea suposatu du, atal berri bat gehituz 89. Artikulura “89 quater artikulua. Kenkaria langileek entitateak eratzeagatik”
Pizgarri fiscal berri hau aplikatu ahal izango litzateke, beste kasuen artean, krisian dauden enpresetan, langileek beste enpresa bat sortzen dutenean jarduerarekin jarraitzeko.
Kenkari hau, Batzarrek 16/2015 Foru Araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Foru Arauak aldatzekoa, langileek enpresan parte hartzea bultzatzeko arauaren bidez 2016ko abenduaren 15ean onartutakoari gehitzen zaio, enpresa eskualdatzen duen pertsonei, nahiz, enpresa eskuratzen duten langileei zuzenduta zeudenak.
Gipuzkoan, langileen parte-hartzea enpresetan sustatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko ekimen estrategikoetako bat da. Ekimen estrategiko hau, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Diputatu nagusiaren alorreko Etorkizuna Eraikiz ekimenak era koordinatu batean aurrera eramaten dute.