Gipuzkoako Foru Aldundia partaide den 'Promotion of Employee Share Ownership and Participation' europako proiektuaren inaugurazio ekitaldia
Bruselako Albert Broschette biltzar zentroan (CCAB) eman zitzaion hasiera "Promotion of Employee Share Ownership and Participation" Europako proiektuari, "TAKING ACTION: PROMOTION OF EMPLOYEE SHARE OWNERSHIP (ESO) AND PARTICIPATION" jardunaldiaren bidez. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua proiektuko kidea da.
- 1100
Ekitaldiko burua Barne Merkatuko eta Zerbitzuetako Europako komisario Michel Barnier izan zen eta koordinatzailea, berriz, Viadrinako Unibertsitate arteko Zentroko, zuzendari Jens Lowitzsch. Aldundiaren ordezkari gisa Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapeneko zuzendari nagusi den Oscar Usetxi aritu zen.
Jardunaldian ekintza politiko zehatzak eztabaidatu ziren Gobernu Korporatiboari buruzko Batzordearen Ekintza Planarentestuinguruan, langileek enpresan partaidetza finantzarioa izan dezaten mugaz haraindi sustatzeko. Orobat, beste zenbait ekimen politiko ere aztertu ziren langileek enpresaren jabetza har dezaten eta enpresan parte har dezaten sustatzeko eta jabetzak eta partaidetzak enpresaren kudeaketan eta hazkunde iraunkorrean zer eragin duten ikusteko, baita mugaz haraindiko jardueren oztopoak nola gainditu aurkitzeko ere.
ASLEko Arlo Juridikoko eta Enpresen Gizarte Erantzukizuneko teknikari Jone Noltek, Confesalen ordezkari gisa, lan sozietatea langileen enpresa txikietako partaidetza finantzarioa sustatzeko ereduzko jardunbide gisa hartzeari buruzko Europako biltzarrean parte hartu zuen, jardunbide egokien atalean. Ekitaldian izan ziren, baita ere, Confesaleko koordinatzaile nagusia, Francesc Abad, eta Confesalek EFESen duen ordezkaria, Javier San José.
Ekitaldian hainbat herrialdetako jardunbide egokienen adibideak eskaini ziren eta parte-hartzaileek aurtengoan aurkeztu den "Soldatapeko akziodunak eta partaidetza Europan" proiektu pilotuaren abiapuntuak eztabaidatzeko aukera izan zuten.