KoopFabrika-k “Saretze prozesuak lurraldeak eraldatzeko” jardunaldia antolatu du
KoopFabrika ekimenak “Saretze prozesuak lurraldeak eraldatzeko” jardunaldia antolatu du apirilaren 12an Errenteria/Oreretan
- 962
Jardunaldi honen helburua saretzeak Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen erronkei aurre egiteko duen potentziala lantzea da.
Besteak beste, partekatuko diren gaiak:
- Saretzea eta lan kolektiboaren papera ekintzailetzan: Noiz saretzen dira proiektuak? Nola abiatzen dira saretze dinamikak? Zerk eragiten ditu? Zer lortu daiteke saretuz?
- Esperientzien ezagutza: Zein erronka dituzte sektore ezberdinetako Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektuek? Zein ibilbide izan dute? Nola ikusten dute etorkizuna?
- Saretze dinamika: Zein erronka partekatzen ditugu? Zerk biltzen gaitu? Zertan ematen digu sendotasua sareak? Zein ekarpen egiten diegu gure sareei?
KoopFabrika ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzeko 2017. urtean sortutako programa da. Aktibitate sozio-ekonomiko berrien sustapena kooperatibagintza eta garapen komunitarioan oinarritzen ditu. Beraz, bere balio proposamena, bi zutabe nagusitan eraikitzen ditu:
- Kooperatibagintzaren matrizean oinarritzen den ekintzailetza programa da, 3 atal lantzen direlarik: sustapena,formazioa, eta saretzea eta
- Lurraldean sustraitutako ekonomia sustatzen du. Ekimen sozio-ekonomiko berrien sustapena lurraldean identifikatutako beharretatik abiatzen dira eta tokiko ekosistemak indartzea dute helburu
KoopFabrika, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak sustatzen eta finantzatzen duen ekimena da, Olatukoop Elkarteak (Ekonomia Sozial Eraldatzailearen elkartea), Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua (GEZKI) -k antolatuta, Hernaniko Udalaren kolaborazioarekin.