Mondragon Unibertsitateak Partaidetza proiektuaren emaitzak aurkeztu ditu
Proiektua Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan kokatzen da, Gipuzkoako enpresetan pertsonen parte-hartzea sustatzeko estrategiaren barruan
- 1416
Gipuzkoan, langileek enpresetan parte-hartzea da bultzatu nahi den lurralde-ereduaren ezaugarrietako bat.
Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsonek lurraldeko enpresetan parte-hartzearen aldeko apustua egiten du, herritarren ongizate-maila hobetzeko, gizarte-desberdintasunak murrizteko eta lurraldearentzat aberastasuna sortzeko palanka gisa. Eta horretarako estrategia integral bat dauka Gipuzkoan langileen parte-hartzea sustatzeko Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan
Estrategia horren jarduera-ildoetako bat ezagutza sortzea da, ezinbesteko lan-esparru bat eta ekarpen bat, bide horretan aurrera egin nahi bada.
Esparru horretan kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak sinatutako 2016-2019 hitzarmena.
Hitzarmen horren alorrean egindako lanaren emaitzak Orona Ideon aurkeztu dituzte gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak.
Alde batetik, ikerketa-aldian lortutako emaitza nagusiak biltzen dituen liburua (Europarekiko egoera, pertsonen ongizatean duen eragina eta iraunkortasun ekonomikoa eta lurraldeari egiten dion ekarpena).
Eta bestetik, lortutako eta liburuan bildutako emaitzak modu interaktiboan bistaratzea.
Lagina automobilgintzaren (430 pertsona), makina-erremintaren (331 pertsona), zerbitzu aurreratuen (298 pertsona), osagaien (233 pertsona), sormen-industrien (238 pertsona) eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien (211 pertsona) sektoreetako 333 enpresatako 1.741 pertsonaren artean egin da.
Era berean, GSR S. COOP., Talleres Altube S.L. eta Soraluce S.Coop. enpresek arlo horretan izandako esperientziak ere aurkeztu dira.