Partaidetza finantzarioa: Erresuma Batuan esperientzietatik ikasten
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak, enpresetako partaidetza sustatzeko estrategiaren barruan, laneko bisita bat egin du ASLErekin Erresuma Batura, beste errealitate batzuk ezagutzeko eta haietatik ikasteko eta Gipuzkoan martxan diren dinamikak ezagutarazteko. Ann Tyler-ek egindako lanari esker, agenda beteta izan dugu eta ondorengoekin lan egin ahal izan dugu:
- 900
- Graeme Nuttall eta Neil Palmer Fieldfisher-etik. Nuttall txostenaren bilakaera aztertu dugu: testuingurua, proposatzen dituen ekintzak, eragile sozial, ekonomiko eta politikoek nola ikusten duten eta indarrean egon den urtearen balantzea. Ideiez, konpromisoez eta grinaz beteriko bilera izan da.
- John Lewis Partnership. Langileen partaidetza helburu eta lehiakortasunerako abantaila bihurtu duten enpresen artean Britainia Handian eta munduan erreferentzia den enpresa hau ezagutu dugu.
- Claire Hobson eta Janet Ford Britaniar Gobernuko Enpresen, Berrikuntzaren eta Gaitasunen Departamentu -tik. Gobernuaren lidergo politikoaren ibilbidea aztertu dugu. Langile publiko batzuk oinarritzat hartuta, konpromiso multzo bat sortu ahal izan dute, enpresetako partaidetza finantzarioa ugazaben, enpresen, sindikatuen eta lurraldeen agendetan egon dadin.
- Janet Williamson TUC –etik eta Andrew Jesson Unity trust bank –etik. Sindikatuen ikuspegiak alderatu ditugu. Oro har, partaidetzaren alde daude, enpresen kudeaketa demokratikoko ereduekin erlazionatuta badago eta partaidetza erabakiak hartzeko benetako gaitasunarekin lotuta badago. Oso kritikoak dira esparru publikoan gauzatzen diren partaidetza finantzarioko prozesuei dagokienez.
Bi egun horietan lan handia egin dugu eta hainbat errealitate eta jarduteko modu ezagutu ditugu, nahiz eta horiek guztiek enpresetako partaidetza sustatzearen alde egin. Errealitate eta jarduteko modu horien baitan, partaidetzak pertsonen garapena ahalbidetzen du, enpresetan pertsonen lana aintzatestea indartzen du, partekatutako enpresa proiektuak konfiguratzen laguntzen du eta enpresen eta lurraldeen iraunkortasuna eta lehiakortasuna bultzatzen ditu.