Partaidetza

Esparru honetan sartuko diren ekintzak eta jarduerak izango dira, I+G+b bideratuaren, enpresarako tresna eta esperientzien garaoenaren eta zabalkundearen nahiz kontzientziaren bitartez, pertsonek antolakuntzetan eta enpresetan duten partaidetza, modu eta gradu diferenteetan, sustatzen laguntzan dutenak

Antolakuntzak hainbat modutan definitu eta osa daitezke. Gure kasuan, gure konpromisoa da kudeaketa formula aurreratuetan, zeinak pertsonak jartzen baitituzte erdigunean, oinarritzen diren antolakuntzak sustatzea.Eta gizarte berrikuntza enpresaren munduan sartzea lantokietako berrikuntzaren bidez. Jakiturian oinarritutako berrikuntza bat, lana antolatzeko eta egiteko modu bat.

Hitz batean, nahi da ingurune mesedegarriak garatzea, gizarte eta lurralde esparru batzuen eta helburu eta jarduteko kultura egoki batzuen inguruan pertsonak, taldeak eta antolakundeak lerrokatuko dituztenak, berrikuntza eta konpromisoa horien ardatz direla (maila pertsonalean, profesionalean eta sozialean).

 

Zentzu honetan, hauetan oinarritutako antolakuntzak eta enpresak sustatzen dira:

  • Antolakuntzan lan egiten duten pertsonak gako izatea hura garatzeko eta iraunkor izateko.
  • Bideak irekitzea langileek enpresa proiektuan parte hartzeko.
  • Enpresa proiektuarekin konpromisoa duten pertsonek osatzea.
  • Berrikuntza irekia gehitzea (pertsonentzako, enpresentzako eta lurralderako elkarren arteko sorkuntzen bidezko balioak sortzea).
  • Langileei bizitza osoko ikaskuntzaren bidez ahalmenak eta gaitasunak hobetzen lagunduko dieten inguruneak sortzea.
  • Enpresak gizarte eta lurralde ingurunearekin lotzea.
  • Enplegua, gizarte-balio indibiduala eta kolektiboa denez gero.
 

Eta, horretarako, enpresetan parte hartzea, modu askotan, oinarrizkoa da eta oso onuragarria langileentzat (autonomia areagotzeko aukera eta enpresaren estrategian lankide izatea), enpresentzat (pertsonen atxikipenak lagundu egiten du bideragarritasunean eta iraunkortasunean) eta gizarte eta lurraldearentzat (enplegua eta gizarte kohesioa; eta enpresaren konpromisoa areagotzea inguruarekin).

Azken Albisteak