Presazko laguntza da larrialdiko egoeretan sortzen diren arazoei aurre egiteko ematen dena; lurrikara, uholde, gerra eta halakoek sortutako populazio ihesaldiak gertatzen direnerako, esate baterako.
Departamentuko aurrekontuaren % 80 inguru bideratzen da Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek aurkeztutako proiektuetara. Aldundiak oinarri batzuk ezartzen ditu GGKE horiek diru laguntzen deialdian parte hartu ahal izateko. Proiektu bakoitzak puntuazio bat jasotzen du deialdiko oinarrietan azaltzen diren irizpide batzuen arabera. Proiektu bakoitzak puntu batzuk izango ditu eta, puntu horien arabera, diru laguntza emango zaio edo ez.
Diru laguntza horiek 3 taldetan banatzen dira, bakoitza bere baldintza eta baremazioarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzei buruzko informazio gehiago nahi baduzu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako laguntzen berri izan nahi baduzu:
Gipuzkoa Coopera 2017 proiektuak (PDF 23MB)Gipuzkoako Foru Aldundiak apustu argia egin du ohikoak ez diren erakunde mota desberdinak Lankidetzan sartzearen alde. Gipuzkoa Lankide ekimenean parte hartzen duten entitate horiek erreferente dira lurraldean, eta Gipuzkoan sakon erroturik egoteaz gain, nazioarteko proiekzioa ere badute.
Horrela, helburu bikoitza betetzen dugu:
Aukeratu diren entitateak Gipuzkoak dituen gaitasun, indar eta baliabide garrantzitsuen adierazle dira. Kultura, zientzia, gastronomia, kirol eta artearen sektoreek Garapenerako Lankidetza jorratzeko proiektuak proposatzen dituzte beraien ezagutza eta gaitasunetatik abiatuta, eta, horrela, Gipuzkoako lankidetzaren kontakizun berri bat osatzen dute, kontakizun poliedriko bat, gure gizartea bezalakoa.
AIALA Hostalaritza eskola, KUKAI DANTZA TALDEA, MATERIAL PHYSICS CENTER (MPC)-CSI, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA, ZINEMALDI- FESTIVAL DE CINE de SANSEBASTIAN, TABAKALERA
Gipuzkoa Lankide - Gipuzkoa Coopera 2017 - Liburuxka (PDF 23MB)GEHITU, AIALA Hostalaritza eskola, MATERIAL PHYSICS CENTER (MPC)CSI, ASPEGI, KUKAI DANTZA TALDEA, PHYSICS CENTER , REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA, ZINEMALDI- FESTIVAL DE CINE de SANSEBASTIAN, TABAKALERA.
Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat beka jartzen ditu Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde baten babespean boluntario lanak egin nahi dituzten 18 eta 30 urte bitarteko gazte kooperanteen esku, zehazki, bidaia-gastuak eta bisa eskuratzeko gastuak ordaintzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekak ezagutu nahi badituzu.