Industriagune hondatuen inbentarioa

Aurkezpena

Aurkezten den azterlanak Gipuzkoako jarduera ekonomiko industrialeko eremuen egungo egoera aztertzen du, eta hondatze-egoeran dauden eta berritzeko, berroneratzeko edo hiri-eraldatzeko esku-hartzeren bat behar duten eremuen inbentarioa egiten du. Aipatutako esku-hartzeek eremu horien bai urbanizazio-baldintzak hobetzeko, bai ingurumen-kalitate handiagoa lortzeko edo jarduera-maila handitzeko ahalbidetuko dituzte.

Inbentarioa sei Eremu Funtzionaletan oinarritzen da, hautatutako eremuen kontsulta errazteko. Horrela, eremu bakoitzerako fitxa bat egin da, eta fitxa horretan datu orokor batzuk, eremuaren egoeraren diagnostiko bat eta indarrean dagoen hirigintza-plangintzari buruzko erreferentzia bat ematen dira. Amaitzeko, jardun-ildo posible batzuk definitu dira, esku hartzeko jarraibide gisa, gaur egun hondatuta dauden eremuak berreskuratu edo, hala badagokio, etorkizunean eraldatu ahal izateko.

Dokumentuak

I.1 Eranskina: Debabarrena

I.2 Eranskina: Debagoiena

I.3 Eranskina: Donostialdea-Bidasoa Beherea

I.4 Eranskina: Goierri

I.5 Eranskina: Tolosaldea

I.6 Eranskina: Urola Kosta