LURZORU URBANIZAEZINEKO JARDUKETAK INTERES PUBLIKOKOTZAT DEKLARATZEA

Indarrean dagoen hirigintza-legediaren arabera (Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duen 2015eko urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 13.1 artikulua; EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2006ko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 28.5.a) artikulua; Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea garatzeko premiazko neurriei buruzko 2008ko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 4. artikulua), lurzoru urbanizaezinean hirigintza-jarduketak egin ahal izateko, jarduketek baldintza hauek bete behar dituzte: alde batetik, jarduketaren berariazko xede zehatza izan behar da aplikatzekoa den legedi sektorialak edo lurralde-plangintzak interes publikokotzat jotako zuzkidurak, ekipamenduak eta jarduerak ezartzea; eta, bestetik, jarduketek interes publikokotzat deklaratuak izan behar dute, kasu zehatz bakoitzerako, foru aldundiaren ebazpen baten bidez, informazio publikorako hogei egunez jendaurrean izatearen izapidea bete ondoren.

Jarduketa horiek egiteko, nolanahi ere, justifikatu beharko da lurraldearen antolamenduari eta landa-garapenari egiten dioten ekarpenagatik beharrezkoa dela landa-ingurunean kokatzea, eta, bereziki, lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruan kokatzea.

Horiek horrela, jarduketa bakoitza interes publikokotzat jo beharko da Foru Aldundiaren ebazpen baten bidez, jarduketaren kokaleku izango den udalerriko Udalak eskatuta. Horri dagokionez, komeni da gogoraraztea ezen, jarduketak 5.000 metro koadrotik gorako lurzoru-eremu bati eragiten badio, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 59.2.c.7 artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz Plan Berezi bat idatzi eta onetsi beharko dela nahitaez. Plangintza behin betiko onestea Foru Aldundi honi badagokio, plangintza onesteak berekin ekarriko du jarduketa zehatza interes publikokotzat jotzea.

(Une honetan ez dago jendaurrean interes publikokotzat deklaratzeko espedienterik)

Hogei (20) egun baliodun, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.