Parketxe Sarea

KULTUR PAISAIAK – NATURA ETA HISTORIA

Parketxe Sarearen helburua hortxe bertan dagoen beste Gipuzkoa hori deskubritzeko eta ezagutzeko erreferentziako zentro sare bat egituratzea da, beste Gipuzkoa hori landakoa baita, naturala, berdea, basotsua eta xarmaz beteriko paisaia eta txokoz josia.Gipuzkoako paisaiak ezin dira berezko duten kultur faktorea gabe interpretatu, ugari dira eta paisaian ikus ditzakegun giza aztarnak, bizitzaz beteriko iragan baten adierazgarri.

PARKETXE SAREA

Parketxe Sarea Gipuzkoako Parke Naturaletako harrera eta interpretazio zentroen sarea da. Zentro horiek erreferentzia-puntuak dira parke natural bakoitzean, eta kasuan kasuko parkeko natur eta kultur balioen gaineko informazioa aurkitu daiteke bertan, bakoitzak erabilera publikorako eskaintzen dituen aukerei buruzkoarekin batera. Azpiegitura hauek, erabilera publikoa bideratzeaz eta bisitariei zerbitzua emateaz gain, ingurumen hezkuntzara bideratuta daude. Bakoitzak tematika espezifiko bat du espezialitate, kokatuta dauden espazioaren ezaugarrien eta horretako balioen arabera neurri handi batean. Zentro multzo horren emaitza tematika osagarrietan espezializatuta dauden “natur gelen” sare sendo bat dugu. Horietako guztietarako bisitak Gipuzkoako naturaren altxorrak sakon ezagutzea ahalbidetzen digu.

Informazioa eta Lotura

Gipuzkoako Parketxe Sarera sartu