Natura Parkeetako ibilbideak

Imagen de sendero por parque natural

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Lurralde Historikoa egituratzen duen Bide Sare bat. Leiho berrian irekiko da. ari da sustatzen. Horretan, kostatik hurbileneko paisaietan zein barnealdekoetan ari da murgiltzen, sakon murgildu ere, natura, kultura eta historia aldetik esangura berezia duten korridore batzuetan zehar.

Ibilbide irisgarriak

Imagen de Senderos accesibles de Larraitz

Pasealeku Irisgarrien Sarearen helburua da pertsona guztiek aukera izatea naturaz eta, zehazki, Gipuzkoako parke naturalen esentziez gozatzeko. Ibilbide sare honen bidez Gipuzkoako natur, kultur eta historia aberastasuna erakutsi nahi da, betiere ahalik eta inpakturik txikiena sortuz ingurumenean.

Biztanleriaren bilakaerari buruzko azterketek erakusten dutenez, adineko pertsonak eta desgaitasunen bat dutenak gero eta gehiago dira. Aldi berean, biztanleriaren talde horrek gero eta gehiago eskatzen eta behar du naturaz eta aisiaz gozatu ahal izateko aukera.

Desgaitasuna duten pertsonak -fisikoa, ikusmenekoa, entzumenekoa, adimenekoa edo organikoa, aldi baterakoa edo iraunkorra- ere kontuan hartzen baditugu, gizartearen zati handi batek mugatua duela natura inguruneaz gozatzeko aukera ikusiko dugu. Gizarte zati horretan sartzen baitira lesio puntualak dituzten pertsonak eta, euren gaitasuna edo mugikortasuna, denboraldi baterako, murriztuak dituzten pertsonak.

Beraz, herritar guztiek naturaz gozatzeko aukera izan dezaten, beharrezko euskarriak eman behar zaizkie, hain zuzen pertsona guztiek modua izan dezaten natura ingurunera kalitate, erosotasun eta segurtasun bermez hurbiltzeko.

Pasealekuen kokapena

Aizkorri-Aratzeko eta Aralarko parke naturaletako pasealeku irisgarriak eginda daude jada, eta Arantzazun eta Larraitzen (Abaltzisketa) daude, hurrenez hurren. Pagoetako pasealekua proiektu fasean dago, eta Aiako Harrikoa plangintza fasean.

DSS2016 GR Sarea

GR2016.EU SAREAk, Gipuzkoako 7 GR nagusien bitartez, lurraldean dauden Natur Gune Babestu guztiak lotzen ditu oinez egiteko moduan.

Imagen de GR