Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Biotopoak

Biotopoak

Biotopo babestuak parke naturalak baino neurri txikiagoko eremuak dira, baina oso natur balio garrantzitsuak dauzkate barnean. Alderaketa eginez gero, Gipuzkoako Naturgune Babestuen eremuaren % 1,8 besterik ez dute hartzen, % 1,5 besterik ez Natura 2000 Sareko espazioak ere kontuan hartzen baditugu. Neurriz txikiak izan arren, baina, espazio eta espezie interesgarrien kontserbazioari egiten dioten ekarpena funtsezkoa da maila kualitatiboan.

Kontserbazio figura gisa, murriztaileagoak dira, eta horrekin batera kudeaketa ere biziagoa da, intentsitate gehiagokoa. Euskal Autonomia Erkidegoan izendatutako bost biotopo babestuetatik hiru Gipuzkoan daude; horietako bi itsasertzean daude (Iñurritza, Deba-Zumaia kostalde zatia), eta hirugarrena ibai batean (Leitzaran).

Leitzarango Biotopo Babestuak estaldura bat ematen dio Gipuzkoan ondoen kontserbatuta dagoen ibai baten erdialdeko zatiari; horretan oso espezie adierazgarriak daude, hala nola bisoi europarra edo muturluze piriniarra.

Iñurritzaren kasuan duna-sistema nabarmentzen da, horretan florako endemismo ugari baitira; hala, Gipuzkoa osoan Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan espezie kopuru handiena sartutako inguruetako bat da (6).

Deba-Zumaia kostalde zatiaren kasuan itsas erreserba bat egin da, lehen aldiz, eta lehentasun gorena ematen zaie horretan interes geologikoko elementuei.

Imagen del Biotopo de Deba-Zumaia

Gipuzkoako Biotopoa

Deba-Zumaia Biotopoa

Deba eta Zumaia arteko itsasertz babestu honek 8 kilometro inguru eta 4.299 hektareako azalera du. Biotopoak, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko ekosistema guztien artean geologia, paisaia eta naturaren aldetik oso balio handia duten elementuak ditu.

Informazio gehiago

Leitzaran biotopoa

Leitzaran ibaia Nafarroan sortzen da eta osatzen duen bailarak, bi mendilerroren artean meharturik, ipar-mendebalderanzko norabidea hartzen du. Bailararen eremua Nafarroaren eta Gipuzkoaren artean banatzen da eta, sorburutik gertu hiri bat eta industria gune bat badu ere, gainerakoan leku bakartia eta basoz mardulez inguratua igarotzen du. Ez jendegunerik ez azpiegiturarik ez izateak (baserri banaka batzuk besterik ez daude, eta industriak eta hirigune handiak hasiera eta amaierako zatietan bakarrik agertzen dira) balio ekologiko handiko harana moldatzen du, Leitzaran ibaia bera ardatz duena.

Informazio gehiago

Iñurritza biotopoa

Iñurritza aldea, Gipuzkoako kostaldean, Zarautz herriaren ondo-ondoan dago. Biotopoak lur ia-ia lauak hartzen ditu, gehienbat Iñurritza erreka laburraren –9 km inguru– ahoan kokaturik daudenak. Zati horretan estuario gune bat moldatzen da, laugarren aroko sedimentu hareatsuekin (itsasokoak) eta lohitsuekin (ibaikoak), zeinek duna finkoen eta mugikorren sailak eta padura aldeak itxuratzen dituzten.

Informazio gehiago