Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Oreka Berdeko Departamentuak baso laguntzetarako deialdi bat egiten du urtero, Gipuzkoako mendien eginkizun ekonomiko, ekologiko eta sozialak mantentzeko eta garatzeko ekarpen iraunkorra egin ahal izatearren. Laguntza horietako batzuek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantzaketa ere badute.
Aurtengo deialdiak helburu hauek bultzatu nahi ditu: baso sektorea jarduera ekonomiko bezala suspertzea, baso osasuna hobetzea, sektorea gaztetzea, baso sailen abandonoa ekiditea, kudeatutako basoak izatea eta baso ustialekuen gutxieneko dimentsioa gehitzea.
Laguntza-lerro nagusiak honakoak dira:
Laguntza-ildo bakoitzerako baldintzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko ondorengo estekan kontsulta daitezke.
Laguntza guztien kasuan bete beharreko baldintza bat sailak Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan jasota edukitzea da.
Laguntza eskaera nekazaritzako lurralde bulegoetan egin behar da, baso ustiategiaren kokapenari dagokionean alegia. Bulegoak, zehazki, honakoak dira: Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak (ENB).
Laguntzen laburpen agiria: