Zuhaitz mozketak egiteko baimen eskaera

Azalpena

Nekazaritza lurretan zuhaitzak mozteko baimena.

Baldintzak

  • Lursailak Nekazaritzako Ustialekuen Erregistroan izena emanda egon behar du eta, Gipuzkoako lurralde historikoan kokatuta.
  • Eskatzaileak lursaileko jabea izan behar du edo hori erabiltzeko eskubidea eduki behar du, eta Nekazaritzako Ustialekuen Erroldan titular gisa agertu behar du.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskaera orri normalizatua betetzeko beharrezko datuak (dagokion BASOZAINARI aurkezteko):
    • Eskatzailearen izen-abizenak
    • Eskatzailearen helbidea
    • Eskatzailearen telefonoa
    • Eskatzailearen NA
    • Lekuaren izena
    • Partzelaren mugak
    • Partzelaren kokapena katastroan
    • Tasak kobratzeko banku kontuaren zenbakia, 20 digitu
  • Matarrasan mozteko eskaeretan (50 arbola baino gehiago), eskaerarekin batera tasatzaile baimenduak egindako mendi neurketa erantsiko da.
  • Bertako espezie hostozabalak mozteko eskaeretan, eskaerarekin batera basogintzako teknikariak idatzitako txosten teknikoa erantsiko da.

Informazio gehigarria

Arautegia