Baso titularrek bere mendietan baso-sartze edo basoberritze lanetarako lur sailak prestatzeko makineria autopropultsatua erabili nahi badute, Baso Administrazioari jakinarazi beharko diote, lanak hasi baino hamabost egun lehenago gutxienez.
Gipuzkoako Foru Aldundian eskaerari erregistroa (online/presentziala) ematea
Lana egingo duen enpresa 34/2002 Foru Dekretuak sortutako Erregistroan izena emanda egongo da.
Jakinarazpenak ustiategia kokaturik dagoen Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan (ENB) egingo dira, jarduera hasi baino hamabost egun lehenago gutxienez, horretarako dagoen inprimakia betez.
Landaredi edo mozketa hondarrak kentzeko, ahal den guztietan kate edota mailu motosegak erabiltzea gomendatzen da, makina bultzatzaile edo arrastatzaileak baino kalte-eragin gutxiagokoak direlako.
% 35 baino gehiagoko maldetan atzerako armiarma makinak erabiltzea gomendatzen da. 15 tonatik berako pisua izango dute eta terrenoan egiten duten presioa 0,5 kg/cm²-koa baino txikiagoa izango da. Ezinezkoa bada makina horiek erabiltzea eta makina bultzatzaileak erabili behar badira, ondorengo ezaugarriak bete beharko dituzte:
Lursailaren malda % 60tik gorakoa denean, ezingo da autopropultsatutako makineria erabili, atzerako armiarma makinak izan ezik.
Zorupe berritzea ezingo da egin % 30 baino gehiagoko maldetan, eta sestren arabera eta zeruertzak irauli gabe egingo da.
Lursailak prestatzeko zepak edo zuhaixka sendoak kentzea beharrezkoa denean, makinarekin jaso baino lehenago moztu egin behar dira, motzondoak ateratzea eta lurraren aldaketa saihesteko.
Herrestatutako materiala, landaredi edo mozketa hondarrak, lokarri forman gorde beharko dira, ur ertzen babeserako landarediari, bideei eta komunikabideei eragin gabe.
Ondo egindako lanaren adierazle izango da aurretik zegoen landaredia berez jaiotzea eta lurraren egitura hautsi ez dela eta lur herrestaketarik ez dagoela ziurtatzea.
Makineria eguraldi baldintza onekin bakarrik erabiliko da, lurra gurpiletara eta kateetara itsatsi ez dadin, makinen irristaketak eta lursailaren geruzan aldaketak saihesteko.
Makina bultzatzaileak, lurpea lantzeko makinak eta atzerako armiarma makinak erabil behar badira, baimendutako enpresak eskualdeko basozainari lanen hasiera jakinaraziko dio, ezarritako baldintzak betetzen direla han bertan egiaztatu dadin.
Sarrera erregistro bidez (PDF) Modu presentzialean bakarrik