Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen zerbitzu bereziak jarriko dira asteburu honetan, Mutiloako jaiak direla eta

Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, herriko jaiak direla eta, zerbitzu bereziak egongo dira: ostiralean, 19:30ean, 20:00etan, 20:30ean eta 23:00etan, Lazkaotik irtengo dira; 19:30ean, 21:30ean, 0:10ean eta 2:30ean, Zegamatik; 23:40ean, 2: 00etan eta 4: 00etan, Mutiloatik Zegamara; eta 00:40an, 3:00etan eta 4:45ean, Mutiloatik Lazkaora. Larunbateko zerbitzuei dagokienez, 21:30ean irtengo dira Lazkaotik; 22:30ean, 00:10ean eta 2: 30ean Zegamatik; 02:00etan eta 04:00etan Mutiloatik Zegamara; eta 00:40an, 3:00etan eta 4:45ean Mutiloatik Lazkaora.

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen zerbitzu bereziak jarriko dira asteburu honetan, Mutiloako jaiak direla eta

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu asteburu honetan Mutiloako jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar diegu pertsona hauei”. 

Iñaki Ugalde, Mutiloako alkatea: "Mutiloa bezelako herrientzat oso garrantzitsua da herriko festei begira zerbitzu hau jartzea. Jende asko hurbiltzen da egunotan eta kotxerik hartu behar ez izatea oso ondo dago, arriskurik ez eta lasaiago ibiltzeko. Herri txikia gara eta aparkatzeko lekuak egokitzen diren arren autobus zerbitzua martxan jartzea jasangarriagoa da. Festei begirako zerbitzu hau mantendu eta indartu behar da eta aldi berean eguneroko zerbitzuan ere eragin”.

Zumarragako jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu asteburu honetan.

Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, herriko jaiak direla eta, zerbitzu bereziak egongo dira: ostiralean, 19:30ean, 20:00etan, 20:30ean eta 23:00etan, Lazkaotik irtengo dira; 19:30ean, 21:30ean, 0: 10ean eta 2: 30ean, Zegamatik; 23:40ean, 2: 00etan eta 4: 00etan, Mutiloatik Zegamara; eta 00:40an, 3: 00etan eta 4: 45ean, Mutiloatik Lazkaora. Larunbateko zerbitzuei dagokienez, 21:30ean irtengo dira Lazkaotik; 22:30ean, 00:10ean eta 2: 30ean Zegamatik; 02:00etan eta 04:00etan Mutiloatik Zegamara; eta 00:40an, 3: 00etan eta 4: 45ean Mutiloatik Lazkaora.

“Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu asteburu honetan Mutiloako jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar dugu”, adierazi du Azahara Domínguezek.

Bestalde, Iñaki Ugalde alkateak adierazi du: "Mutiloa bezelako herrientzat oso garrantzitsua da herriko festei begira zerbitzu hau jartzea. Jende asko hurbiltzen da egunotan eta kotxerik hartu behar ez izatea oso ondo dago, arriskurik ez eta lasaiago ibiltzeko. Herri txikia gara eta aparkatzeko lekuak egokitzen diren arren autobus zerbitzua martxan jartzea jasangarriagoa da. Festei begirako zerbitzu hau mantendu eta indartu behar da eta aldi berean eguneroko zerbitzuan ere eragin”.