Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Madalenetako jai herrikoiak direla eta, uztailaren 21etik 24rako gauetan, biak barne, E71 (Pasai Donibane-Donostia), E72 (Oiartzun-Donostia), E75 (Errenteria-Donostia) eta E77 (Hondarribia-Donostia) lineek udako larunbatetako ohiko ordutegiak izango dituzte, eta uztailaren 25etik 26rako gauean, berriz, linea horiek jai-bezperako ohiko ordutegiak izango dituzte.
Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu egun horietan Errenteriako jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar diegu pertsona hauei”.
Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea: “Madalenez gozatzera beste herri batzuetatik datozen herritarrak garraio publikoaren bidez etortzera animatu nahi ditugu. Gure herriak duen garraio publikoko lotura anitzak erabilita, tartean baita Lurraldebusek eskaintzen duen zerbitzua ere”.
Errenteriako Madalenak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu.
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Madalenetako jai herrikoiak direla eta, uztailaren 21etik 24rako gauetan, biak barne, E71 (Pasai Donibane-Donostia), E72 (Oiartzun-Donostia), E75 (Errenteria-Donostia) eta E77 (Hondarribia-Donostia) lineek udako larunbatetako ohiko ordutegiak izango dituzte, eta uztailaren 25etik 26rako gauean, berriz, linea horiek jai-bezperako ohiko ordutegiak izango dituzte.
“Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu egun hauetan Errenteriako jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar dugu”, adierazi du Azahara Domínguezek.
Bestalde, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak esan du: “Madalenez gozatzera beste herri batzuetatik datozen herritarrak garraio publikoaren bidez etortzera animatu nahi ditugu. Gure herriak duen garraio publikoko lotura anitzak erabilita, tartean baita Lurraldebusek eskaintzen duen zerbitzua ere”.