Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, San Inazio jaiak direla eta, gaueko zerbitzuak egongo dira Azpeititik, datorren uztailaren 30etik, osteguna, abuztuaren 1era: 0:30ean irtengo dira eta Zestoan (0:40) eta Zumaian (1:00) geldituko dira, eta 2:30ean eta 4:30ean Zestoan (2:40 eta 4:40), Zumaian (3:00 eta 5:00), Getarian (3:10 eta 5:10) eta Zarautzen (3:25 eta 5:25) geldituz.
Gaueko zuzeneko zerbitzuak ere egongo dira Azpeititik: 1:10, 3:10 eta 5: 10ean irtengo dira Zestoara (1:20, 3:20 eta 5: 20an iritsiko dira); 0:10, 1: 40an irtengo dira, eta orduro azken zerbitzura arte, 6: 40tik Azkoitira (0:20, 1: 50ean eta orduro 6: 50 arte iritsiko dira), eta 2:00 eta 4: 00etan irtengo dira Errezilera (2:15ean eta 4:15ean iritsiko dira).
Gainera, 30etik 31rako gauean, gaueko beste zerbitzu bat egongo da Azpeititik Errezilera: 6:00etan irten eta 6:15ean iritsiz, eta beste bat Zumaiara. 6: 30ean irten eta helmuga 7: 00etan Zestoan 6: 40an geldituz.
Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu uztailaren 30tik abuztuaren 1ra San Inazio jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar diegu pertsona hauei”.
Nagore Alkorta, Azpeitiko alkateak “Gaueko autobus zerbitzu hauek asko eskertzen ditu Azpeitiko Udalak, inguruko herrietako herritarrei aukera emango dietelako saninazioez gozatzeko. Aurten, gainera, kontuan izan behar dugu kontzertu oso onak ditugula, eta jende asko espero dugula kanpotik ere. Alferrikako arriskuak saihesteko aukera bikaina eskaintzen du autobus zerbitzuak, eta, horrez gain, bestela Azpeitira etortzeko aukerarik izango ez luketen horiei ere aukera emango zaie gaueko aisialdiaz gozatzeko. Aldundiari eskerrak eman nahi dizkiogu gure eskaera kontuan hartzeagatik.”.
San Inazio jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu uztailearen 30tik abuztuaren 1ra.
Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, gaueko zerbitzuak egongo dira Azpeititik, datorren uztailaren 30etik, osteguna, abuztuaren 1era: 0:30ean irtengo dira eta Zestoan (0:40) eta Zumaian (1:00) geldituko dira, eta 2:30ean eta 4:30ean Zestoan (2:40 eta 4:40), Zumaian (3:00 eta 5:00), Getarian (3:10 eta 5:10) eta Zarautzen (3:25 eta 5:25) geldituz.
Gaueko zuzeneko zerbitzuak ere egongo dira Azpeititik: 1:10, 3:10 eta 5: 10ean irtengo dira Zestoara (1:20, 3:20 eta 5: 20an iritsiko dira); 0:10, 1: 40an irtengo dira, eta orduro azken zerbitzura arte, 6: 40tik Azkoitira (0:20, 1: 50ean eta orduro 6: 50 arte iritsiko dira), eta 2:00 eta 4: 00etan irtengo dira Errezilera (2:15ean eta 4:15ean iritsiko dira).
Gainera, 30etik 31rako gauean, gaueko beste zerbitzu bat egongo da Azpeititik Errezilera: 6:00etan irten eta 6:15ean iritsiz, eta beste bat Zumaiara. 6: 30ean irten eta helmuga 7: 00etan Zestoan 6: 40an geldituz.
“Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu uztailak 30tik abuztuaren 1ra San Inazio jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar dugu”, adierazi du Azahara Domínguezek.
Bestalde, Nagore Alkorta, Azpeitiko alkateak, adierazi duenez, “Gaueko autobus zerbitzu hauek asko eskertzen ditu Azpeitiko Udalak, inguruko herrietako herritarrei aukera emango dietelako saninazioez gozatzeko. Aurten, gainera, kontuan izan behar dugu kontzertu oso onak ditugula, eta jende asko espero dugula kanpotik ere. Alferrikako arriskuak saihesteko aukera bikaina eskaintzen du autobus zerbitzuak, eta, horrez gain, bestela Azpeitira etortzeko aukerarik izango ez luketen horiei ere aukera emango zaie gaueko aisialdiaz gozatzeko. Aldundiari eskerrak eman nahi dizkiogu gure eskaera kontuan hartzeagatik”.