Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, tokiko erakunde txikiko jaiak direla eta, abuztuaren 3an eta 7an gaueko zerbitzuak egongo dira Deba, Itziar eta Zumaia artean, modu zirkularrean. Irteerak Debatik 22:00etan, 23:30ean, 1: 00etan, 2: 30ean eta 4: 00etan izango dira, eta Itziarren (22:15, 23:45, 1:15, 2:45 eta 4:15) eta Zumaian (22:30, 00:00, 1:30, 3:00 eta 4:30) egingo dute geldialdia. Autobusak buelta eman eta kontrako noranzkoan egingo du ibilbidea, Itziarren (22:45, 00:15, 1:45, 3:15 eta 4:45) eta Deban (23:00, 0:30, 2:00, 3:30 eta 5:00) geralekuekin.
Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu abuztuaren 3an eta 7an Itziarko jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar diegu pertsona hauei”.
Arantza Egaña, Itziarko auzo alkatea: “Itziarko Kopraixak inguruko herrietako jendearengan duten arrakasta ikusita, Itziarko Auzo Udaletik oso pozik hartu dugu larunbat eta asteazken gauetan Mugikortasun sailetik jarritako autobus zerbitzuaren berri. Deba eta Zumaiako jende asko hurbiltzen zaigu eta aukera ezin hobea da beraientzat ere, kotxea hartu beharrik gabe Itziarra gerturatzeko. Egia esan, badira hiru bat urte zerbitzu hau lortu zela, eta, batez ere, gaztetxo eta gazteengan eragin haundia duela ikusten dugu Kopraixetaz gozatzera hurbiltzeko. Baliogarri izan da, lehendik ohiturarik ez zuten Debako hainbat gazte bertaratzeko ere”
Itziarko jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu abuztuaren 3an eta 7an.
Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, herriko jaiak direla eta, gaueko zerbitzuak egongo dira uztailaren 24tik (asteazkena) 26ra (ostirala). Irteerak Eibarrerako noranzkoan izango dira 00:00etan eta 2: 00etan Aretxabaletatik 00:10, 02:10 eta 04:10ean Arrasatetik, Bergaratik (0:30, 2:30 eta 4:30) Osintxutik (0:35, 2:35 eta 4:35), Soraluzetik (0:40, 2:40 eta 4:40) eta Eibarrera (0:50, 2:50 eta 4:50). Kontrako noranzkoan, Eibartik 1:00, 3:00 eta 5: 00etarako irteerekin, geldialdi hauek eginez: Soraluze (1:10, 3:10 eta 5:10), Osintxu (1:15, 3:15 eta 5:15), Bergara (1:20, 3:20 eta 5:20), Arrasate (1:40, 3:40, 5:40) eta Aretxabaleta (1:50 eta 5:50).
“Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu abuztuaren 3an eta 7an Itziarko jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar dugu”, adierazi du Azahara Domínguezek.
Bestalde, Arantza Egaña, Itziarko auzo alkateak, adierazi duenez, “Itziarko Kopraixak inguruko herrietako jendearengan duten arrakasta ikusita, Itziarko Auzo Udaletik oso pozik hartu dugu larunbat eta asteazken gauetan Mugikortasun sailetik jarritako autobus zerbitzuaren berri. Deba eta Zumaiako jende asko hurbiltzen zaigu eta aukera ezin hobea da beraientzat ere, kotxea hartu beharrik gabe Itziarra gerturatzeko. Egia esan, badira hiru bat urte zerbitzu hau lortu zela, eta, batez ere, gaztetxo eta gazteengan eragin haundia duela ikusten dugu Kopraixetaz gozatzera hurbiltzeko. Baliogarri izan da, lehendik ohiturarik ez zuten Debako hainbat gazte bertaratzeko ere”.